Ondarroa - Bizkaian gehien birziklatzen duen eskualdea da Lea-Artibai, eta eskualdea osatzen duen herrien artean, Ondarroak izan ditu emaitzik esanguratsuenak. Lea Artibaiko Amankomunazgoaren datuen arabera, udalerriaren birziklatze tasa %48an kokatu da, zonaldekoa baino bost puntu gehiago.

Birziklapenaren maila ona azaltzeko, garrantzi-tsua da oso 2016ean Amankomunazgoak jarritako organikoa sailka-tzeko ekimena, “eta horrekin batera, herriak aldaketa handia egin du, organikoa bereiztearekin batera, gainontzeko gai guztiak ere gehiago sailkatzen dira eta”, Udaletik azaldu dutenez.

Bestetik, “azpimarra-tzeko” datuzat jo dute “errefusetan 512.305 kiloko jaitsiera egon dela. Kontuan hartu behar da 2018ko bigarren hiruhilabetekoan hasi zirela sor-tzaile handiak batzen, ikastetxe, taberna, jatetxe eta janari dendak, hain zuzen. 2018an gainera, oraindik puntu mugikorraren ekimena -azken hilabeteetan martxan jarri den proiektya- ez zegoen martxan. Beraz, emaitzak hobetu daitezke”.

Datuak hobe daitezkeela erreflejatzeko, Udalak “San Ignazio kalean, Erribera kalean eta Nasa kalean dauden komer-tzioek atez ateko bilketa” jarri du adibide modura. Martxotik aurrera jarritako ekimenak “alternatiba eskaini die” inguru horietako zabor sortzaile handiei, “eta denetara 37 denda, jatetxe eta tabernek egin dute bat proiektuarekin”. Azkenik, eta urteko balantzeak hala adierazita, beirak, plastikoa, olioa edota traste zaharren bilketak gora egin du. Ondarroako Udala “pozik” agertu da datuokin. “Harro dago ondarrutarrak egiten ari diren lanarekin eta lortzen ari den emaitzengatik”. - I. Fradua