BARAKALDO. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera sanitarioa dela eta, Barakaldoko Udalak otsailaren 5ean urtero ospatu ohi den Agate Deuna eguneko ospakizunak bertan behera uztea erabaki du. Horrez gain, bertan behera geratu da baita ere Arroletza mendirako igoeran antolatu ohi den erromeria. Neurri horiekin, Udalak espero du jende-pilaketak saihestea eta, horrekin, covid-19a kutsatzea ekiditzeko.

Horrela, inguru horretan gertatzen diren jende-pilaketak saihestuko dira, hala Agate Deunaren egunaren aurreko igandean, nola hurrengoan. "Egoera kezkagarria da, eta erantzukizunez jokatu behar dugu, pandemia lehenbailehen menderatzeko", adierazi du Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotzi Nerea Canterok.

Tradizioz, oinez egin ohi dute barakaldarrek erromeria, eta Santuari bisita eginez amaitzen dute ibilaldia, baselizaren barruan. Aurten, ordea, itxita egongo da ermita, eta ez da mezarik emango. "Beste era batera ospatu beharko dugu Agate Deunaren eguna. Bisita datorren urterako utziko dugu, beraz, ea ordurako heldu den normaltasuna", adierazi du Canterok.

BABES ZIBILAREN LAGUNTZA

Normala denez egungo egoera kontuan izanda, aurten ez dira jarriko urtero ermitara bidean artisautza produktuak (erroskillak, eskapularioak eta abar) saltzeko jarri ohi diren postuak ere.

Horrez gainera, hiru egun nagusi horietan -urtarrilak 31 eta otsailak 5 eta 7- adi egon daitezela eskatu die Alkatetzak Babes Zibilari eta Tokiko Poliziari, ez dadin salmenta ibiltaririk egin eta ez dadin jende pilatu ermitaren inguruan.