BARAKALDO. Urtero bezala, hemen da Barakaldoko Udaleko Kultura sailak antolatutako 'Bihotzaren hitzak' amodiozko gutunen lehiaketaren edizio berri bat. Koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, posta elektronikoz parte hartu behar izango da.XXVI. edizio honetan. Ekimen honen helburua genero epistolarraren aberastasuna nabarmentzea da.

"Aurten, Coronavirusaren pandemia dela eta, posta elektronikoz bakarrik jaso ahal izango dira gutunak", azpimarratu du Nerea Cantero Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteria Arloko zinegotziak.

"Zalantzarik gabe, edizio berezia izango da; osasun-larrialdia dela eta, une oso konplexuak bizi ditugu, eta asko dira egunotan sortu diren esperientzia berriak eta sentimenduak, eta uste dugu hori ere jasoko dela edizio honetako parte-hartzaileen kontakizunetan", esan du Canterok.

Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bakarra bidali beharko dute bihotzarenhitzak@barakaldo.eus helbidera. Posta elektronikoak bi pdf-fitxategi izan beharko ditu: bata gutunarekin eta bestea egilearen datu pertsonalekin. Epea, 2020ko azaroaren 16tik 2021eko urtarrilaren 16ra arte, 21: 00etan.

BI KATEGORIETAKO LEHEN SARIEN KOPURUAK GORA

Edizio berri honek beste berrikuntza garrantzitsu bat ere izango du, pandemiagatik. Gutunak posta elektronikoz bidali behar direnez, kartarik originalenaren kategoria kendu egin da. Ondorioz, bi kategorietako lehen sarien zenbatekoak 100 euro handitu dira, eta aurten honela geratu dira

Euskara kategorian:

  • Lehenengo saria: 450 € eta diploma.
  • 1 akzesita: 200 € eta diploma.
  • 2 akzesita: 200 € eta diploma.

Gaztelania kategorian:

  • Lehenengo saria: 450 € eta diploma.
  • 1 akzesita: 200 € eta diploma.
  • 2 akzesita: 200 € eta diploma.

Sari berezia:

  • Bertako idazlerik onenaren saria: 200 € eta diploma.

Otsailaren 14an, maiteminduen egunean, jendaurreratuko da epaia Barakaldoko web orrian. Argibide gehiago nahi izaera deitu edo idatzi Gurutzetako Zentro Zibikora, 944 789 485 telefono zenbakira eta bihotzarenhitzak@barakaldo.eus helbidera, edo sartu udal webgunera.