"Expodistrito" programak martxoan jarraitzen du. Lau margolaritza erakusketa izango dira, aragzkilaritza erakusketa bat eta instalazioa, irudia eta eskultura konbinatzen dituen erakustaldi batek. Aipatutako erakusketak San Frantziskoko, San Inazion, Castañoseko, Abandoko, Begoñako, Burtsako, Errekaldeko eta Otxarkoagako udaltegietan izango dira ikusgai.

Datorren martxoaren 31ra arte, Abandoko, San Inazioko, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietara hurbiltzen diren bilbotarrek hainbat proposamen artistikorekin gozatu ahal izango dute: Iñaki Alonsoren lanak bilduko dituen argazki erakusketa eta oso adierazpen estilo eta teknika desberdinak dituzten lau pintura erakusketa, eta baita marrazketa eta eskulturak biltzen dituen Endika Basagurenen "Word Sweet Word" instalazioa ere. Horrez gain, hogei artista ingururen lanak biltzen dituen "Encontrarte" erakusketa kolektiboa ere programatu da.

"Expodistrito" programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak urtero martxan jartzen duen ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere.

Román Arostegi naturaz eta, bereziki, hegaztiez maiteminduta dagoen artista da eta zaletasun hori bere grina bere arte-ekoizpenera eramaten du oliora akuareletara, pasteletara eta eskulturara eramaten du. Bere lana martxoaren 3tik 13ra bitartean ikusi ahal izango da Otxarkoagan —eta ez San Inazioan, aurreikusita zegoen bezala—, eta, ondoren, Abandoko Udaltegian itxiko du bira.

Halaber, martxoaren 3tik aurrera, Montserrat Villamayor izango da Errekaldeko Udaltegiko artista gonbidatua, txokoak eta paisaiak, erretratuetan estilo figuratiboarekin eta errealistarekin egindako puska txikiak, biltzen dituen "Nire espazioak, nire pasioak" izenburuko mihise gaineko olio lanen hautaketarekin. Erakusketa San Frantzisko Udaltegira joango da martxoaren 17an, eta martxoaren 31ra arte egongo da han, Expodistrito-ko edizio honen amaierarekin bat.

Bere aldetik, Txomin Goyoaga artistaren erakusketarekin irekiko du "Expodistritoko" edizio hau. "Euskerean bidetik" izenburupean elkartutako olio-pinturen bilduma bereziaren bitartez, euskara eta bide horretan bertsolariek, poetek, abeslariek eta euskaltzaleek egin duten bidea omendu gura ditu. Bere lana erakutsiko du Abandoko Udaltegian, martxoaren 3tik 13ra, eta Otxarkoagan, hilaren 17tik 31ra.

Halaber, martxoko lehen hamabostaldian, Begoñako Udaltegiko erakusketa-aretoak "Encontrarte. Egia eta itxaropenaren aldeko artistak" izeneko talde-erakusketa eskainiko du eta lapurtutako amatasunen arazoan, lapurtutako ume jaioberrien draman, zentratuko diren hogei artistaren topaleku izan gura du. Begoñan egon ondoren, Castañoseko Udaltegian egongo da ikusgai.

Gainera, asteartetik aurrera, hilak 3, Burtsako Udaltegiak hartuko du diziplina asko lantzen dituen Endika Basaguren artistaren lanen aukeraketa bat jasoko du astelehenetik aurrera, lana New Yorken, Londresen edo Miamin egin diren bakarkako eta taldekako erakusketetan ikusgai egin ondoren. Oraingo honetan, marrazkien eta eskultura pieza txikien aukeraketa batekin osatzen den instalazioa aurkeztuko du. 5. barrutitik igaro ondoren, erakusketa San Inazion egongo da ikusgai da martxoaren 17tik 31ra.

Horrez gain, "Expodistritok" argazkilaritzari buruzko erakusketa bat programatu du urteko lehen hiruhileko honetarako, Iñaki Alonsoren lana jendeari gerturatzeko. Castañoseko Udaltegian ikusi ahal izango da martxoko lehen hamabostaldian, eta gero Begoñako Udaltegira joango da.

Erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duten webguneetan (www.kulturabarrutik.eus eta www.bilbaokultura.eus) eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.

EGUTEGIA: MARTXOAREN 3TIK 31RA

Izenburua: Montserrat Villamayor "Nire espazioak, nire pasioak" (Margolaritza)

Martxoaren 3tik 13ra: Errekalde

Martxoaren 17tik 31ra: San Frantzisko

Izenburua: Román Arostegi - (Margolaritza)

Martxoaren 3tik 13ra: Otxarkoaga

Martxoaren 17tik 31ra: Abando

Izenburua: "Encontrarte: egia eta itxaropenaren aldeko artistak" Erakustaldi kolektiboa (Margolaritza)

Martxoaren 3tik 13ra: Begoña

Martxoaren 17tik 31ra: Castaños

Izenburua: Txomin Goyoaga "Euskerean bidetik" (Margolaritza)

Martxoaren 3tik 13ra: Abando

Martxoaren 17tik 31ra: Otxarkoaga

Izenburua: Iñaki Alonso "Kamera atzetik, begiradak. Kamera aurretik, uneak" (Argazkigintza)

Martxoaren 3tik 13ra: Castaños

Martxoaren 17tik 31ra: Begoña

Izenburua: Endika Basaguren "World Sweet World" (Instalazioa, irudia, eskultura)

Martxoaren 3tik 13ra: Burtsan

Martxoaren 17tik 31ra: San Inazio