BILBO. Urriaren 7tik, Bilboko udaltzainek gainean daramate salaketa akta, biztanleren bat salaketa jarri nahi ezkero, Udaltzaingoaren komisariara joan behar ez izatek. Hala, neurri hori abian jarri zenetik, 300 salaketa baino gehiago jarri dira modu horretan, konkretuki 312. Neurri horren helburu nagusia biktimak ahalik eta erosoago sentiaraztea da, zeren eta komisariaraino joan behar badira baliteke batzuk salaketa ez jartzea.

Hauek dira komisariatik kanpo salatu daitezkeen delituak:

  • Delitu arinak: ebasketak edo kalteak.
  • Delitu arinak: dendetan ebasketak edo lapurretak egitea edo kalteak eragitea.
  • Egile ezezagunek egindako delituak.

Beste alde batetik, bide hau erabilita salaketa jarri ahal izateko baldintza bakarra da salaketa-egilea adinez nagusia izatea.

Neurri hori urriaren 7an jarri zen abian eta egun horrexetan, 12:30 inguruan, jaso zen lehenengo salaketa. Zehatz esateko, 71 urteko turista batek -Estatu Batuetako pasaportea zeukan- jarri zuen salaketa, telefono mugikorra ostu ziotelako.

Amaia Arregi Segurtasun Saileko zinegotzi ordezkariak adierazi du “salaketa jartzeko aukera ematen ari gatzaizkie herritarrei, urrats bat gehiago gertuko udaltzaingoa izateko helburua lortzeko ahaleginean”.

JARDUTEKO PROZEDURA

Komisariatik kanpo salaketa bat jartzeko, bi aukera daude.

  • Agenteari bide publikoan dei egin diezaiokete edo 092 zenbakira deitu ondoren, agentea bera mugi daiteke.
  • Edo polizia-bulego batean egitea zeinak Polizia Judizialaren Ikuskaritza ez duena edo une horretan eskuragarri ez dagoenean.