BILBO. Saria lortu duten lanak biltzen dituen diskoa liburu dendetan eta disko dendetan egongo da salgai (10 eurotan), eta Udal Liburutegi Sarean ere egongo da maileguan jasotzeko. Gure hiriko bilbainada talde ezagunenetakoek interpretatutako hamar abesti berri bilduko ditu.

Ohikoa denez, sarrerak zuzenean eskatu beharko dira Radio Nervioneko hainbat saiotan (94 444 00 55) eta antzokiko txarteldegietan eta BBKko kutxazainetan 200 eserleku eskuratu daitezke. Sarrera guztiek 2 euroko prezio sinbolikoa izango dute. Jasotzen den diru guztia ASPANOVASera, minbizia duten Bizkaiko umeen eta nerabeen gurasoen elkartera, zuzenduko da.

Ekitaldira doazenek, “Bilbainadas 2019” CDan jasotzen diren Bilbori buruzko lan berriez gozatzeko aukera izango dute. Abestiak musikari profesionalek interpretatuko dituzte, Hugo Robles, Los Txikis, Otxote LDS, Gaupasa, Cinco Bilbainos, Los Chimberos, Iñaki Basabe, Azul Bilbao, Beti Aurrera eta Limón y Menta taldeek, besteak beste. Ekitaldian, Bilbainada Lehiaketaren 2019ko edizioan saritutako abestiak entzun ahal izango dira, Julen Murga Olabegoyaren “Pergolan”, eta Guillermo Garmendiaren “La nueva plaza del gas” lan irabazleak eta zortzi accesitak lortu dituzten abestiak.