Basauri - New Magic eta Haizeberri tabernek irabazi dute Basauriko Pintxo Festa txapelketa aurtengo edizioan. Helmuga Basauri ekimenaren jardueretako bat da Pitxo Festa, eta Udalak berriki banatu ditu sari eta diplomak finalisten artean. Asier Iragorri Basauriko alkateak eta José Ramón Suárez Merkataritzako zinegotziak eman zizkieten diploma hauek, Udaletxean egin zen harrera txiki eta polit batean.

Helmuga Basauri Pintxo Festa 2019ko antolatzaile eta epaimahaikideek lagunduta egin zuten sari banaketa, eta Xabier Lapitz kazetariak zuzendutako ekitaldiadi dibertigarrian. Iragorrik eskerrak eman zizkien udalerriko ostalariei, “bai Helmuga Basauri Pintxo Festa 2019ko Gidan agertu nahi izan dutenei (85), bai txapelketan parte hartu dutenei ere (41 parte hartzaile)”.

Alkateak argi utzi zuen, ekimen honen helburuetako bat, “Bizkaia osoan ezagutzera ematea Basaurin pintxoetan espezializatutako lokalen eskaintza zabala, eta berau baliatzea Basauriko merkataritza sustatzea” dela. New Magic eta Haizeberri tabernentzako izan zen lehengo saria.

New Magic-en eskutik, pintxo irabazlea Gernikako piperra urdaiazpiko lurrarekin, onddo eta otarrainxkaz betea eta hori guztia, orburu-krema txupito batez osatuta zegoen. Haizeberrik, berriz, BiMasail iberikoa onddo moussearekin, orburu-xaflekin eta gorringoarekin prestatutako pintxoa aurkeztu zuen Pintxo Festa Txapelketara.

Bar Nervión izan da bigarren postuan gelditu dena, zapore onenaren saria irabazita (Hirugihar-kurruskaria txanpiarekin eta perretxiko-saltsarekin). Saibimendi tabernara joan da Lurra eta Itsasoa saria, Bakailaoa pil-pilean, piperrada eta iberiko-kurruskari gainean egindako pintxoarengatik. Txapelketa honetako azken saria, Fusioa Saria, Mesón Toisón de Oro tabernarentzako izan da. Parte hartzaile guztien artean finalista ere izan dira Bar el Cruce, Bonbo, Cafetería Nagusia, Izarra Berria eta Bizkargi.

Gida Helmuga Basauri Pintxo Festa 2019 Gida editatzea eta banatzea izan da, berriro ere, ekimenaren osagai nagusietako bat, hain zuzen ere, parte hartu duten tabernentzako erakustoki aparta baita. Zentzu honetan, Basauriko ostalaritza-establezimendu guztiek izan dute parte hartzeko aukera, eta, “aurtengoan, 85 tabernek egin dute bat proiektuarekin. Gidan honako hauek jaso dira, besteak beste: parte hartuko duten establezimenduen izena eta posta-helbidea, beren kokapena islatzen duen mapa eta kanpainarako aurreikusitako kultura, kirol eta aisialdi egitaraua”, diote Udaletxetik.

Gida hau, Basauriko eta Bilbo Handiko denda eta tabernetan banatu egin da, eta helmugabasauri.com helbidean ere kontsultatzeko aukera zabaldu da. Gainera, “ekimenaren bereizgarria jarri da parte hartu duten establezimenduetan eta Basauriko toki esanguratsuenetan”.