Ermua Antzokiak lau film proiektatuko ditu aste honetan
‘La isla de Amrum’, ‘Después de Kim’, ‘El diablo viste de Padra 2’ eta ‘Los Legendarios’ dira aste honetako tituluak
Ermua Antzokiak cine karteldegiko lau nobedade ekarriko dakarzkigu aste honetan.
Osteguneko zineklubean, 20:30ean, Fatih Akinek zuzendutako ‘La isla de Amrum’ (JBA) filma ikusi ahal izango da, jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin. 93 minutuko ekoizpen alemaniarra da, benetako gertaeretan oinarritutako drama. Amrum uhartea, 1945eko udaberria. Bigarren Mundu Gerrako azken egunetan, Nanningek, 12 urteko mutikoak, fokak ehizatzeko itsasoari aurre egiten dio beldurrik gabe.
Asteburua
Zinema komertzialaren atalean, asteko lehen proposamena ‘Después de KIM’ da, Ángeles González-Sindek zuzendutako ekoizpen espainiarra. 107 minutuko drama familiarra da. Juan eta Gloria, duela hogei urtetik dibortziatuta eta elkarrengandik urrun, Buenos Airestik Espainiara datoz, Kim alaba hilda agertu dela jakin ondoren. Bertan jakingo dute seme bat utzi duela nahiz eta non dagoen ez jakin. Larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean ikusi ahal izango da, hurrenez hurren.
Bigarren proposamen komertziala ‘El diablo viste de Padra 2’ da, David Frankelek zuzendutako ekoizpen iparramerikar estreinatu berria. Titulu bereko filmaren bigarren zatia da, hogei urte geroago. Enpleguari buruzko komedia dramatikoa. Miranda Priestlyren Emily Charltonen aurkako borroka konatzen du, bere laguntzaile ohia aurkari exekutibo bihurtu baita, hedabide inprimatuen gainbeheraren erdian jarraitzen duenean. Miranda erretirotik gero eta hurbilago dago. Meryl Streep, Anne Hathaway eta Emily Bluntekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango da.
Azkenik, igandean, 17:00etan, familientzako eta gazteenentzako saioan, ‘Los Legendarios’ proiektatuko da, aurten bertan estreinatu den marrazki bizidun zinta frantsesa. Guyillsume Ivernelek zuzentzen du eta 93 minutu irauten du. Legendarioak, abenturazale ausartak, bere garaiko heroirik handienak ziren. Baina, madarikazio izugarri baten ondorioz,… 10 urteko haur bihurtu dira!