Juan Carlos Lang González aire zabaleko modalitatean eta Esther Diana 'Zintzilik' atalean izan dira aurtengo Enrike Renteria pintura-lehiaketaren irabazleak. Aurten dagoeneko tradizionala den ekimen honen hogeita zazpigarren edizioa egin da.
Sari banaketa atzo egin zen Zelaietan eta beste urte batez, lehiaketa Sociedad Artístico Cultural Zornozak antolatua izan da, Amorebieta-Etxanoko Udalaren babes eta laguntzarekin.
Epaimahaia arte plastikoetan adituak diren pertsonek osatu dute, besteak beste Isusko Vivas Ziarrusta, EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateko doktorea eta irakaslea; Amaia Lekerikabeaskoa Gaztañaga, EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateko doktorea eta irakaslea; Rosalinda Incardona, artista; eta Jose Javier Lacalle 'Laka', artista.
Irabazleak
Aire zabaleko modalitatean, 7 sari eman dira, arte plastikoetan adituak diren pertsonez osatutako epaimahaiak erabakita:
- 1. Saria, 500 euro: Juan Carlos Lang Gonzalez
- 2. Saria 400 euro: Carlos Espiga Alonso
- 3. Saria 300 euro: Mª Jose Escuder Lopez
- 4. Saria 250euro: Lucio Fernandez de Miguel
- 5. Saria 200euro: Ricardo Azkargorta Zelaia
- 6. Saria 150 euro: Jose Antonio Jimenez Caja
- 7. Accesit Saria 150 euros: Alex Gabriel Lebuh
'Zintzilik 2025' modalitatean, saridunak epaimahai beraren bitartez erabaki dira eta guztira 4 sari banatu dira, publikoaren saria barne. Azken hau herritarren botoen bitartez erabaki da.
- 1. Saria, 500 euro: Esther Diana
- 2. Saria 300 euro: Aurora Campillo
- 3. Saria 200 euro: Larrea Eskolako lan taldea
- 4. Publikoaren Saria 150 euro: Esther Diana
Aire zabaleko modalitate tradizionalean saritutako lanak Zelaietako erakusketa-aretoan egongo dira ikusgai uztailean.