Datorren astelehenean, ekainaren hasierarekin batera, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekua informazio-saio interesgarri baten egoitza izango da. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Bermeoko Udaleko Gazteria sailak, GAZen (Gazteen Emantzipaziorako Zerbitzua) laguntzarekin, gaur egungo gazteek, egoera ekonomiko eta soziala kontuan artuta, duten erronka nagusienetariko bati erantzunak ematen saiatuko da. Bertan, etxebizitza eskuratzeko dauden a ukeren berri emango zaie.
GAZ zerbitzuko profesionalak etorriko dira hitzaldia ematera, eta emantzipazio-prozesuan lagungarri izan daitezkeen programen eta dirulaguntzen berri emango dute. Emantzipa eta Gaztelagun programei buruz ere ariko dira, azken hilabeteotan izan diren baldintza-aldaketa berriak kontuan hartuta. Mota horretako dirulaguntzek gazteei etxebizitza duin bat eskuratzeko eta ekonomikoki egonkortzeko bidea eskaintzen dizkiete; horregatik, emantzipazioa helburu duten gazteentzat oso garrantzitsua da informazio eguneratua izatea. Berbaldian, gainera, parte-hartzaileek galderak egin eta beren egoera pertsonalari buruzko zalantzak argitzeko aukera izango dute.
Saioa doakoa bada ere, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako aukera desberdinak daude:
- Webgunean
- GIZen WhatsApp zenbakiaren bitartez: 688 819 950
- Telefonoz: 94 617 91 58
- e-posta bidez: giz@bermeo.eus
- Aurrez aurre, GIZen: Gizarte eta Kultura Etxeko 1. solairuan
Bermeoko Udalak gazteak deitzen ditu parte hartzera, informazioa jasotzeko aukera paregabea izango baita.