Bermeoko Pazko Asteak Esperimentu Campus bat izango du 8 eta 14 urte bitarteko haur eta nerabeentzat. Horrela, Pazko Astean, Kimikarin programaren bitartez zientziari buruz ikasteko aukera izango dute Bermeoko gazteek.
Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuak antolatu du ekimena Aste Santuko oporrei begira, beraz, apirilaren 23tik 25era iraungo du eta egun bakoitzean gai bat landuko da eta gai horrekin lotutako hiru esperimentu egingo dira. Apirilaren 23an uraren inguruan izango da, 24an aire eta lurraren gainean, eta 25ean protagonista sua izango da. Guztira 12 ordu izango dira, egunean 4 ordu, eta Zentro Soziokulturaleko Gaztelekuan egingo da, 10.00etatik 14.00etara.
Izena emateko epea zabalik dago eskainitako plaza guztiak bete arte. Campusak 25 plaza izango ditu. Tailerretako plazak esleitzeko, izena emateko hurrenkerari jarraituko zaio, eta plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda sortuko da.