Datorren ostiralean, martxoaren 7an, Estefanía de Paz Asín (Tefi de Paz) aktoreak idatzi eta zuzendutako 'La reina del Arga' izeneko antzezlana ikusi ahal izango da Ermua Antzokian. Saioa iluntzeko 20:30ean hasiko da, eta dagoeneko salgai daude sarrerak, 10 euroan, Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken webgunean edo leihatilan.

Bertan 'La Remigia' -Remigia Echarren, Argako Erreginaren- abenturak jaso eta kontatzen dira. Remigia funanbulista ausarta, sortzailea eta, batez ere, emakumea izan zen, XIX. mendearen amaierako Iruñea nagusi zen gizonezkoen erresuma batean.

‘La reina del Arga’ antzezlan onenaren saria jaso zuen 2022ko FETEN jaialdian (Haur eta familientzako Europako Arte Eszenikoen Azoka). Emanaldia "Martxoaren 8ko" jardueren programaren barruan dago.

Antzerki-ikuskizun dibertigarria, historikoa, hurbila, maitagarria... hainbat arte eta teknika uztartzen dituena, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak eta zirkua, espresuki sortutako musika eta soinuarekin, eta zuzeneko ahotsa duena. Pop up bidez sortutako eszena zabalgarriak, kartel argitsuak... Zirkuko arteen historiaz eta funanbulismoaz hitz egiten digun lan delikatua, Remigia Echarren ‘Argako erregina’rengana hurbiltzen gaituena. Bere garaira aurreratutako emakume bat, bere irudia eta bizitza ahantzita geratuko ziratekeena, ikusezin bihurtua korrontearen kontra, arruntetik eta ezarritakotik kanpo.

Estefania diziplina anitzeko artista da, zirkuan, antzerkian, dantzan eta ahotsean trebatua dagoena. Lurralde nazionaleko eszenatoki onenetan interpretatzen egondakoa da . Horrez gain, sustatzailea, parte-hartzaile aktiboa, antzezlea eta abeslaria da kaleko eta aretoko ikuskizun ugaritan. Estefania animalia eszenikoa da.