Busturialdeko I. Boluntariotza Azokak eskualdeko 300 gazte baino gehiago bildu zituen joan den ostiralean Gernika-Lumon. Topaketa Gernikako Jai Alai frontoian egin zen, eta helburua Busturialdeko gazteen artean boluntariotzaren kulturarekiko grina piztea eta parte hartzen duten elkarte eta erakundeei boluntario berriak erakartzeko aukera eskaintzea izan zen. Busturialdeko ikastetxeetako ikasleez gain, gehienak Batxilergokoak, eskualdeko beste udalerrietatik etorritako hainbat gazte hurbildu ziren azokara.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
