Urte berrian sartzearekin batera, Bermeoko Udalak neguko, udaberriko eta udazken moreko proiektua jarriko du abian, emakumeei beren eskubideen jabe izaten laguntzeko eta beste emakume batzuekin sareak sortzeko tresnak eskaintzen dituzten ikastaro, topaketa, hitzaldi eta tailerrekin. Helburua da emakumeen jabekuntza- eta ahalduntze-prozesuan, autokontzientzian, autoestimuan, norberaren gaitasunen ezagutzan eta dagokien espazioa berreskuratzean eragitea.
Proiektu honek Udaleko hainbat arloren partaidetza du, eta errealitatea ikuspegi feministatik aztertuko du, gizarte bidezkoago, anitzago eta integralago baterantz urratsak emateko esperientziak eta ezagutzak partekatuz.
Programa urtarrila eta martxoa bitartean garatuko da eta hainbat ikastaro eta tailer izango ditu. Lehenengo bi ikastaroak hilabete honetan hasiko dira. Lehenengoa, biziraupenerako brikolajeari buruzkoa, urtarrilaren 22an hasiko da, eta bigarrena, perreo feminista ikastaroa, 3 saioekin, lehena, urtarrilaren 25ean.
Ikastaroak doakoak izango dira eta ikastaroetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute berdintasuna@bermeo.eus helbide elektronikoan edo 688 638 449 telefono zenbakian, ikastaroa hasi baino astebete lehenago. Ikastaroetako plazak mugatuak dira eta parte-hartzaileen zerrenda izena emateko dataren arabera egingo da. Bermeon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.