Tradizioz beteriko Gabonak Mundakan
Gabon kantak, urteko azken bainua edota San Silbestre Krosa gabonetako ekitaldien artean
Mundakako Udalak, herriko elkarteekin elkarlanean, Gabonetako ohituraz beteriko egitarau oparo bat prestatu du, datorren urtarrilaren 5era arte luzatuko dena.
Egitaraua martxan dagoen arren, Gabonetako magia ostiralean iritsiko da Olentzero txiki eta Mari Domingi txiki eskolen jarduerarekin 11:00etatik aurrera. Eta, abenduaren 22an, igandea, Mundakako Abesbatzaren gabon kanten kontzertua ospatuko da 12:45ean elizan. Bestalde, astelehenean, Mari Domingi, Olentzero eta galtzagorriak Talan izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Autobus Ibiltariarekin.
Hurrengo egunean Mari Domingi eta Olentzerori harrera egingo zaie, arratsaldeko 18:00etan errekatik hasita. Ondoren dantzak eta kantak egongo dira plaza, eta iluntzean Mundakako abesbatzak kaleetan zehar eta Egoitzetan abestuko du.
Urte berriari ongietorria eman aurretik abenduaren 27an Gabonetako Haur parkera txangoa antolatu da ludoketaik eta abenduaren 31an urteko azken bainua, San Silbestre Txiki Krosa eta XXXVI. San Silbestre Krosa ere ospatuko da.
Mundakako Gabonak urtarrilaren 5ean bukatuko dira Bakaldunen etorrerarekin. Harrera Udaletxean izango da arratsaldeko 18:30etan.
Temas
Más en Bizkaia
-
Basauri prestó el año pasado atención socioeducativa y psicosocial a 602 personas
-
Zierbena renueva de forma integral el área de juegos infantiles y deportivas de Kardeo
-
Buscan a un hombre de 65 años desaparecido en Bizkaia
-
Ugao celebra la Semana Verde con una ecosalida a la ferrería de El Pobal, en Muskiz