Busturialdeko herriek hainbat ekintza antolatu dituzte Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko. Horrela, Bermeon, Udalak ekitaldi txiki bat antolatu du, gaur 18:30ean Goiko Plazan hasiko dena. Bertan, Bermeoko Udalak 2025eko Euskaraldian izena emateko erabakia hartu duela azalduko da, eta euskaraz bizi nahi dutenen argazki erraldoia aterako da. Ekitaldia Euskal Herrian Euskaraz abestuz amaituko da. Bestalde, herriko ikastetxeetan, Lanbide Hastapenean, udal eraikinetan eta udalerriko hainbat lekutan pankartak jarriko dira, euskararen aldeko mezuekin.

Gernika-Lumon ere, gaurkoa egun berezia izango da eta egunean zehar Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat liburuaren 11 orduko ekitaldia egingo da Elai Alai txiki aretoan goizeko 9.00etatik 20.00etara. Amaiera ekitaldia Musika Eskolak emango du. Gautegiz-Arteagan txokolatada batekin ospatuko dute eguna helduen elkartearen eskutik. Eta Busturian egunean zehar euskararen aldeko ekintzak egingo dira eskolan. tailer, kantu, bertso eta Olentzero maitea ikuskizunarekin Apika ipuin kontalaria dinamizatuta.