Urtero bezala, Bermeoko Udalak martxan jarriko du aurten ere bai, Gazteria sailaren bitartez, harriko gazteei aukera hezigarriak eskaintzea helburu duen Aisialdirako Begirale ikastaroaren ikastaro berri bat, ikasturtearen hasierarekin batera. Dagoeneko zabalik dago ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea.

Prestakuntza honen bidez, hezkuntza astialdirako hezitzaileak trebatzea da asmoa, eta gazteak gaitu lana bilatzeko prozesuan arrakasta izan dezaten. Ikastaroa urrian hasiko da, eta 2025eko maiatzera arte luzatuko da; guztira, 12 asteburu izango dira. Izena emateko epea irailaren 20ra arte edo eskainitako gehienezko plaza kopurua bete arte egongo da zabalik GIZen, Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean.

Ikastaroaren atal teorikoa 150 ordukoa izango da. Eskolak ostiral arratsaldeetan (18:30-21:00) eta larunbatetan (10:00-14:45/16:00-18:30) izango dira, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean. Hiru asteburutan, aldiz, klaseak La Arboledako aterpetxean izango dira (larunbateko 10:00etatik igandeko 13:30eara). Atal hori amaitzerakoan, ikasleek 160 orduko praktikak egin beharko dituzte.

Ikasleek 18 urte izan beharko dituzte begirale praktikak gauzatzeko edota atal teorikoa amaitzen denerako, hau da, 2025eko ekainerako. Bestetik, Ikasleak euskaldunak izan beharko dira, ikastaroa euskaraz izango baita. Prestakuntza amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Aisialdiko Begirale titulu ofiziala jasoko dute.

Matrikularen prezioari dagokionez, 35 urte baino gutxiago duten bermeotarrek 350 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 450 euro.