Amorebieta-Etxanoko Udalak euskarazko lehen ipuin laburren lehiaketa antolatu du eta dagoeneko baditu irabazleak. Jon Etxebarria izan da 16 eta 22 urte bitarteko gazteen kategoriako irabazlea, Kontu zaharrak lanagatik eta, bestalde, Nerea Aburto 23 urtetik gorakoen kategorian izan da garaile, Hil ezazu aita ipuinarekin. Sariak Ainhoa Salterain alkateak eta Jon Artabe Euskara zinegotziak banatu zituzten eta bi irabazleek tokiko produktuen saskiak eta liburu sorta bat jaso zituzten.