Aste bat baino ez da falta Athleticek eta Mallorcak Sevillako La Cartuja zelaian jokatuko den Kopako finalerako. Hain berezia izango den partida hori Bizkaia osoan piztuko du interes handian, baina bereziki Bermeon, finalean parte hartuko baitute kostaldeko udalerrian jaiotako bi jokalari: Unai Gómez eta Mikel Jauregizar.

Partidaz behar den moduan gozatzeko, Bermeoko Udalak pantaila handi bat instalatuko du, eta egun osoan zehar hainbat jarduera antolatuko dira.

Unai Gómez eta Mikel Jauregizarri babesa eman, Athletic animatu eta herria girotu asmoz, Bermeo zurigorriz jantziko da apirilaren 6an (larunbata). Modu horretara, herriko eraikin eta leku esanguratsuak zurigorriz jantziko dira.

Herriko txikienek egun horretan ondo pasatzeko aukera izan dezaten, goiz eta arratsaldez, jolas desberdinetan parte hartu eta aurpegiak margotzeko aukera izango dute Lameran.

Apirilaren 6an 22:00etan hasiko den partidua etxetik kanpo ikusi gura duten herritarrek aukera desberdinak izango dituzte Bermeon bertan. Hala, Artza frontoian bi pantaila erraldoi jarriko dituzte; bat barruan eta bestea kanpoan, eta sarrera debalde izango da. Artza frontoi barruan ezingo da ez jan ezta edan ere. Kanpoaldean, berriz, jateko eta edateko aukera egongo da bertan jarriko dituzten foodtruck-etan. Horrez gain, Lameran eta Zubiaur Tar Kepa kalea eta San Martin lotzen dituen plazan ere partidua ikusteko aukera egongo da, pantailak jarriko dituzte eta.

Bermeoko Udaletik espero dugu Sevillara ez doazen herritarrak, Bermeon bertan ondo pasatzea eta Kopako finalaz herrian bertan disfrutatzea.