Korrika Bizkaiara heldu da asteazken honetan 10:30tan 'Haro Herri' lelopean. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia Mallabiatik sartu da eta bertan, adinekoek eta haurrek jai giroan egin dute korrika. Hamar kilometro Bizkaia barruan egin eta gero, Gipuzkoara bueltatuko da 58 kilometro egiteko. Ondoren, Bizkaiara itzuliko da.15:03tan Ondarrutik sartuko da eta Bilbora ostegunean iritsiko da, 16:00ak iguru.

La Korrika en Bizkaia Korrika

Ehunka lagun euskararen alde korrika egiten ari dira Irunen hasi eta martxoaren 24an Baionan amaituko den edizio honetan. Ane Elordik, Korrikaren koordinatzailea, lasterketaren aurkezpenean adierazi zuen edizio honek euskal herritar oro "euskal komunitatearen, euskararen Herri Harroaren, parte sentiarazi" nahi duela, "eta, aurrerantzean, bizitzako arlo guztietan, euskaraz bizi nahi duen komunitatearen partaide bilakatu. KORRIKA, euskara bera bezala, danona delako".