Asteburu honetan, gaurtik hasita eta igandera arte, Bermeoko Demiku auzoko jaiak ospatuko dira, hainbat ekitaldirekin. Besteak beste, mendi martxa herrikoia, tostada txapelketa, umeen-tzako jolasak eta musika izango dira gozagarri auzunera hurbiltzen direnentzako.

Bada, gaur bertan txupinazoari ekingo diote (11:30ean) eta ondoren meza izango da. Biharkoan hitzordu garran-tzitsu bati ekingo diote, izan ere, Demikuko Mendi Martxa ospatuko da, 12:00etan. Ekimenean parte hartzeko “ezinbestekoa izango da izena ematea, eta 11:30etik aurrera egin beharko da baselizaren ondoan”. Parte hartzaileek euro bat ordaindu beharko dute, “eta batutako dirua auzoko baselizaren manten-tze eta berriztatze lanak ordaintzera bideratuko da”.

Igandean umeentzako jolasak (11:15ean) eta ohikoa izaten den ahiezko tostada txapelketa egingo da. 14:30ean izena eman beharko da lehiaketan parte hartzeko eta 15:00etan izango da sari banaketa. Hiru sari nagusiez gain (60, 40 eta 20 euroko otzarak), Demikuko auzotar batentzako sari berezia egongo da (40 euroko otzara).