Bermeotarrek udal zerbitzu desberdinei buruz dituzten iritziak eta balorazioak batuko ditu aurtengoan ere Bermeoko Udalak. Toki-administrazioak “oso garrantzitsutzat” jo du azken urteetan egin den lanketa, “hobetu beharrekoen ekintza plana garatzeko balio izan diolako”. Egindako lanketak “herritarren asebetetze mailak eragin zuzena dauka, zerbitzuak ematerako orduan zein urteko helburuak finkatzerako orduan”. Bada, inkesta martxora arte egiteko aukera izango delan aurreratu dute.

“Etengabe hobera joateko behar-beharrezkoa da” era honetako inketak burutzea, Udaletik nabarmendutakoaren arabera. Bada, “oso garrantzitsutzat” jo dute bermeotarrek euren iritziak plazara-tzeko aukera ematea, eta bide honetan ahalik eta bizilagun gehiengana heltzea da helburua. Eta herritarren balorazioak jasotzeko badira zenbait bide, besteak beste Gizarte eta Kultur etxean eta Nestor Basterretxea aretoan –kultur zerbitzuei buruz–, Sancti Spiritus Zaharren egoitzako atarian –zerbitzu honi buruzkoak–, gizarte ongizateko eraijkinean –alor honi dagozkionak–, Kontsumo bulegoan edota gazteriari dagozkionak –sare sozialetan zabaldu den formulario elektroniko bidez bete daiteke, sarean–, besteak beste.

Bestetik, 010 zerbitzura deitzen duten herritarrei parte hartzeko aukera emango zaie, “telefonoz galdetegia eginda. Berhaz bulegon ere gin ahalko da, baita Bermeoko Udalaren webgunean, no inkestara “jarrita dagoen banerretik sartuta”.

Oharra

Urteetako lanketa. “Herritarrei ahotsa ematearena, udal zerbitzu kartekin erlazionatuta dago”, azaldu dute Bermeoko Udaletik, eta etengabe hobe-tzen joateko “behar-beharrezkoa” den lanketa da. Interesa daukatenek “Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu dezakete aurreko urteetako informazioa, datuekin eta hobekuntza planagaz batera”. Toki-administrazioak “oso garrantzitsutzat jo du” ahalik eta bermeotar gehienen parte jartzea sustatzea, euren iritziak jasotzeko.