Udazkenero bezala, Mikologia Jardunaldien edizio berri bat antolatu egin du aurten ere bai Zornotzako Mikologia Elkarteak. Hala, asteburu honetan, urriaren 28an eta 29an konkretuki, ekingo zaio dagoeneko tradizionala den jaialdi honen 32. edizioari.

Udazkena une ezin hobea da perretxikoen ugalketarako, eta Amorebieta-Etxano agertoki aproposa da mikologia zaleentzat, bai jardunaldiak duen tradizioagatik, eta baita herriak dituen txoko eta bazter bereziengatik ere. Hala ere, jardunaldiak ez dira soilik perretxikoak biltzeko aukera bat, hezkuntza eta aniztasun mikologikoaren estimazioa sustatzen duen ekitaldi bat ere badira.

XXXII. Mikologia Jardunaldien egitaraua

Larunbata, urriak 28

  • 08:00 – Perretxikoak biltzeko irteera Zubiondo plazatik: mikologiako bazkide eta maitaleek Amorebieta-Etxanoko inguruak arakatu eta perretxiko ugari biltzeko aukera izango dute. Esperientzia aberasgarria izango da, parte-hartzaileek naturan murgildu eta inguruko onddoen aniztasunari buruz ikasteko aukera izan dezaten.

Igandea, urriak 29

  • 10:30 – Perretxiko eta argazki erakusketa Zelaieta Zentroan: Erakusketa honetan aurreko egunean bildutako perretxiko espezieak erakutsiko dira, eskualdeko mikologiaren berezitasuna erakusten duten argazkiekin batera. Nabarmentzekoa da argazki lehiaketa Luken Solagurenen omenez egiten dela.
  • 11:30 – Perretxiko pintxoak dastatzeko aukera: Bertaratzen direnek bertan bildutako perretxikoekin prestatutako pintxo gozoekin gozatu ahal izango dute.
  • 13:30 – Sari banaketa: Sariak banatuko dira edizio honetako parte-hartzaile nabarmenen artean.