Hemen da harrera bikaina izan ohi duen 'Arte eszenikoak familientzat' programaren edizio berria. Larunbat honetatik hasita eta abenduaren 2ra bitartean, Clara Campoamor eta Gurutzetako zentroek ekimen honen barruan Barakaldoko Udaleko Kultura arloak antolatutako jarduerak jasoko dituzte. Sarrerak dagoeneko salgai daude, hiru euroan nagusientzat eta bi euroan haurrentzat.

"Ekimen honek kalitatezko kultura proposatzen du familiei. Neska-mutilak eszena-arteen mundu liluragarrian murgiltzen hasteko esperientzia bat eskaintzen du, antzerkiaren formatu anitz ikusten, sentitzen eta haiekin hunkitzen Aldi berean, kontsumoarekin zerikusia duen aisiaren osagarri diren kultur azturak sortzen laguntzen die, bai eta aukera ematen ere euskara aisiaren arloan bizitzeko", adierazi du Nerea Canterok, Barakaldoko Kulturako zinegotziak. 

Denboraldi berriak eskaintzen duen programazioak diziplina desberdinetako ikuskizunak dauzka: aktore-antzerkia, txotxongiloak eta objektuak, antzerki beltza eta multimedia-antzerkia.  

2023ko urria-abendua hiruhilekoan sei ikuskizun izango dira, barakaldar haurrei -4 eta 11 urte bitartekoei- eta haien senideei zuzenduak. Gainera, ume txikientzako (2-4 urte) proposamen bat ere jasoko du. "Eskaera hori familiengandik jaso dugu: adin-tarte horretarako jarduera eta ikuskizun gehiago izateko aukera", adierazi du zinegotziak.

Programazioa larunbatetan jarriko da, 18: 00etan. Lehen haurtzaroaren funtzioak bi saio izango ditu: 17:00 eta 18:30. Larunbat batean Clara Campoamor Zentro Zibikoan eta hurrengo larunbatean, Gurutzetako Zentro Zibikoan.

Ikuskizun guztietarako sarrera salmenta online izango da. Sarrerak urriaren 16ko 09:00etatik aurrera erosi ahal izango dira webgunean. Hemen: https://barakaldokultura.vivetix.com

Programa

  • Urriak 20  Sesamo ireki zaitez! - Caleidoscopio Teatro
  • Clara Campoamor Zentro Zibikoan 18:00. 
  • Antzerki beltza Euskara
  • Urriak 28 El espantapájaros fantasma - Teatro Mutis
  • Gurutzetako Zentro Zibikoan. 18:00. 
  • Formatu handiko txotxongiloak eta aktoreak. Gaztelaniaz
  • Azaroak 4 La cacerola de Lola - Tanxarina
  • Clara Campoamor Zentro Zibikoan 18:00. 
  • Txotxongiloak eta aktoreak. Gaztelaniaz
  • Azaroak 11 Loo - Ponten Pie
  • Gurutzetako Zentro Zibikoan. Bi saio, 17:00 eta 18:30 
  • Haurtxoentzako antzerki sentsoriala Testurik gabe
  • Azaroak 18 Un traje nuevo para el emperador - La Pera Limonera
  • Clara Campoamor Zentro Zibikoan 18:00. 
  • Aktore antzerkia Gaztelaniaz
  • Azaroak 25 Chatungla - Teatro Silfo
  • Gurutzetako Zentro Zibikoan. 18:00. 
  • Txotxongiloak eta aktoreak. Gaztelaniaz
  • Abenduak 2 Adel - Gen-Theater Company
  • Clara Campoamor Zentro Zibikoan 18:00. 
  • Dantza, keinu-antzerkia eta bideo interaktiboa Euskaraz