Astearte honetan, urriaren 17an, ospatzen den Landa Eremuko Emakumearen Eguna dela eta, berretsi egin du Bizkaiko Foru Aldundiak landa eremuko emakumeei laguntzeko neurrien plan bat garatzeko duen konpromisoa. Egun berezi hau ospatzeko ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko foru diputatuak, Arantza Atutxak, eta Nekazaritzako zuzendariak, Andoni Agirrebeitiak.
Plana prestatzeko, lurraldeko hiru elkarteetako -Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskia- emakumeek Foru Aldundiak antolatu eta aurtengo maiatza eta iraila bitartean garatutako hausnarketa-jardunaldietan egindako ekarpenak hartuko dira kontuan,. Tailer horietan, 23 emakume baserritarrek parte hartu dute, eta, besteak beste, gai hauek aztertu dituzte: landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea, emakume horiek sektorean duten parte-hartze aktiboa, laguntza-sistemak eta laguntza-sareak, etorkizuneko ekoizpen- eta merkataritza-ereduak, nekazaritzako elikagaien sisteman duten zeregina edo digitalizazioa eta aniztasunetik egiten den nekazaritza-belaunaldien ordezkapena.
Garatutako tailer guztietan agertu diren eta, beraz, etorkizuneko planean kontuan hartuko diren zeharkako ideietako batzuk emakumeek landa-ingurunean betetzen duten funtzio anitzeko eginkizuna balioesteko eta natura-ingurunea kontserbatzeko egiten duten lana aintzatesteko beharraren inguruan egin dira, baita ere tokiko produktuekin egiten duten merkataritzaren sustapena, burokraziaren murrizketa eta emakume ekintzaileei eta lehen sektoreko enpresa berritzaileei laguntza integrala ematearen inguruan ere.
Ondorio horiek eta aurtengo lan-jardunaldietan ateratako gainerako ondorioak 2022ko urrian aurkeztutako "Emakumeak Bizkaiko landa-sektorean duen egoerari buruzko azterlana" azterlanaren emaitzekin bateratuko dira, planari forma emateko eta Bizkaiko emakume baserritarren beharrei erantzungo dieten ekintza espezifikoak zehazteko bidean aurrera egiteko.