“Bermeotarren segurtasuna bermatzeko” beste urrats bat emango dute udalerrian. Horretarako, hirigune historikoan eta landa-auzoetan bizi diren 75 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan ke-detektagailuak instalatzen hasi da. Guztira, Tecnifuego Suteen Aurkako Babeserako Elkarteen Espainiako Elkartean emandako “416 detektagailu instalatuko” direla zehaztu dute, “pertsona nagusienen etxeetan suteak prebenitzeko helburuarekin”.

Gainera, aipatu beharra dago “Bermeoko Udala, Gizarte Ongizateko Sailaren bitartez, sute-detektagailu horiek jartzeaz gain, manten-tze-lanez eta dagozkion berrikuspenez arduratuko” dela. Era berean, “suterik izanez gero nola jokatu behar den erakusteko, beharrezko informazioa eskainiko die erabiltzaileei, eta mapa txiki bat egingo du etxe bakoitzean ebakuazio-biderik egokiena markatzeko”. Azkenik, “inkesta txiki bat egingo dute herritar horien artean, haien beharrak zeintzuk diren jakiteko”. Lanketa guzti honi esker, kasuz kasu azterketa egin eta eskuhartzerik edo laguntzarik beharko luketen jakitea ahalbideratuko duen Nagusien behatokia sortuko da.

“Zoritxarrez, sutea ez da zain egoten, eta sute kasuan, gure esku dago, pertsonengan, ahalik eta kalte gutxien eragitea, prebentzio neurriak hartuta, ekipamendu eraginkorrak instalatuta eta mantentze-lanak behar bezala eginda” gaineratu du Bermeoko alkateak. Aritz Abaroak. “Estatistiketan behin eta berriro errepikatzen diren datuak dira, adibidez, suterik gehienak hilabete hotzenetan gertatzen direla –biktimen %60a–. Kea arnasteak eragiten du heriotzen % 65a. Eta 64 urtetik gorakoen taldeak hartzen du hildakoen % 48,7a. Egongela da lekurik arrisku-tsuena (biktimen % 52,3), eta ondoren logela. Eta etxebizitzako suteen arrazoi nagusiak akats elektrikoak –23 hildako– eta berogailuak eta bero-ekoizleak –11 biktima– dira”, jakinarazi dutenez.