“Euskal kultura sustatu eta gazteen sormena pizteko asmoz”, bigarren urtez Udako Sormen Ola proiektua burutuko da Lekeition. “Egitasmo honetan parte hartuko duten gazteek uztailaren 10etik 15era bitartean egongo dira udalerrian, sormen egonaldia burutzeko, “kultur profesionalek eskainitako tailerra espezializatuen bidez”.
Aste horretako arratsaldeetan Euskal Sormenaren Astea ospatuko da, non “sortzaileen esperientziak ezagutzeko zuzeneko emanaldien programazioa” esakainiko da, publikoari irekak izango diren ekitaldietan. Egistamoa buru-tzeko, “euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza garaikidea bultzatzen duen Loraldiak eta Lekeitioko Udalak elkarlanareko hitzarmena sinatu” berri dute.
“Zalantzarik gabe, Loraldiak eskaintzen dituen ekimenekin Lekeition ematen den kalitatezko kultur eskaintza handitzea lortuko da, gazteen formakuntza sustatzen den heinean”, nabarmendu dute. Sormen Ola deritzon ekimenean 18 eta 25 urte bitarteko 15 gaztek parte hartu ahalko dute, “aste betez artearen alor desberdinak landuko dituzten ekintzak burutuz”. Izen ematearen datak eta baldintzak hurrengo asteetan emango dira jakitera.