Getxotarren kulturarekin erlazionaturiko hainbat aukera izango dituzte hasi berri den hilabete honetan. Lehenengoa 'Elsa' izeneko laburmetraiaren proiekzioa izango da. Bi proiekzio egingo dira: bata apirilaren 22an Romoko Gaztelekuan, eta bestea, aldiz, hilaren 30ean Algortako Gaztelekuan. otsailaren 22an izango da, ostirala,
Zinegoak-Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren Getxoko hedapenean barruan dago, Naizen elkartearekin lankidetzan, maiatzaren 6an, Getxo Elkartegian, “Neska-mutilak” tailerra emango duena.
Proiezioei dagokionez, ostiralean, hilak 22, Kimetz Renteria elkarte horretako kideak parte hartuko du. Bere testigantza emango du eta berarekin euskaraz hitz egin ahal izango da eta hilaren 30ean, larunbatean, berriz ere mintzatuko da, gaztelaniaz, Bea Sever elkarteko bozeramailearekin batera. Saioak, jatorrizko katalanezko bertsioan, euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin, bi kasuetan 18:30ean izango dira.
LABURPENA
Elsa 6 urteko neska bat da, bere adineko edonork bezala, zoriontsu eta aske bizi nahi duena. Badaki gehienak ez direla berdinak, baina adin txikikoa izan arren, gauzak argi ditu: badaki neska bat dela eta bere bizitzako erregina dela. Nork jar lezake zalantzan?.
TAILERRA
Tailerra maiatzaren 6an, ostirala, 18:00etan, Getxo Elkartegian, Areetan, izango da. Naizen elkarteko kideek emango dute eta horren izena Neska-mutilak da. 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, euskaraz izango da, eta beharrezkoa da Areetako Eskoletako Plazan dagoen Ludotekan izena ematea. Ordutegia 17:00etatik 20:00etara izango da, astelehenetik larunbatera (izena emateko azken eguna maiatzaren 3a izango da). Plaza mugatuak. Telefonoak: 94 466 03 55 eta 688 81 28 86. Posta elektronikoa: obilbao@getxo.eus