- Aurten ere, Aste Santuko haur udalekuak antolatu ditu Gautegiz Arteagako Udlak. 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako jarduera da berau, eta gai nagusi bategaz lotutako jarduerekaz gozatu ahal izango dute txikienek. Nabarmendu ditenez, "aurton, Jan eta Jolas izango da gai nagusia. Pazkualekuak apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an egingo dira".
Udalak antolatutako kanpamenduak dira Pazkualekuak, "haurren denbora librea modu didaktikoan entretenitzeko eta okupatzeko, eta, aldi berean, familiei lana eta familia bateratzen laguntzeko". "Herria egiteko formula ezin hobea da, besteak beste, primeran pasatzen dabelako eta jarduera entretenigarri eta didaktikoekaz gozatzen dutelako. Gainera, geure umeek herrian aisialdiaz goza dezaten planak eskaintzea Gautegiz Arteagaren etorkizuna eraiki-tzeko modu bat da, haurren harreman soziokulturalak sendotzen laguntzen dogulako, bai eta haien bitartez haien gurasoenak ere", azaldu Juan Felix Naberan Gautegiz Arteagako alkateak.
Apirilaren 11, 12, 13, 19, 20, 21 eta 22an ospatuko da Pazkualeku. Aurton gai nagusia jarduerak gastronomikoekin lotuko dute," jolasekin eta euskal kulturarekin lotuta egongo dira". Kultur Etxea izango da jardueren gune, goizeko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
Prezioa 30 eurokoa dela jakinarazi dute -familia ugariek hoberiak izango dituzte-, eta aldez aurretik udal Kultur Etxean izena emon beharko dela. Epea martxoaren 31n amaitzen da, eta izen-emote orriak interesatuen eskura daude bai udalaren webgunean eta baita Kultur Etxean. Azkenik, erroldatutako umeek lehentasuna izango dutela zehaztu nahi izan dute.