Ogenabekoa eta Gudari kaleko tartea urbanizatuko ditu Amorebieta-Etxanoko Udalak
Udalerria hobetzen jarraitzeko ahaleginean, Amorebieta-Etxanoko Udalak inbertsio garrantzitsua egingo du Ogenabekoa eta Gudari kalearen zatiaOgenabekoa kalearen eta Ogenbarrena kalearen elkargunearen artekoa, urbanizatzeko lanetan. Guztira, 1.347.000 euro inguruko inbertsioa egingo du, BEZa barne. Aurreikusita dago lanak zazpi hilabeteko iraupena izatea.
Ogenbarrenaren hirugarren fasearen baitan dago proiektua eta Udalak 2022ko ekitaldian egingo duen inbertsio nagusietako bat izango da.
Oinezkoak erdigunean jartzea helburu duen proiektu honek, hiri-espazioaren balioa handitzea ekarriko du: oinezkoen zirkulazioa erraztuko du, espaloien zabalera handituz, oztopoak eta zintarriak kenduz eta ibilbideak berdinduz. Horrez gain, inguruaren estetika eta ingurumen kalitatea ere nabarmen hobetuko da, erabilera espazioak handituko baitira, eta landaredi eta zuhaitzak gehituko baitira. Obrarekin batera, eremuari kalitatezko azpiegiturak emango zaizkio, hala nola, argiak, hustubideak, saneamendua€ Udalak 1.347.000 euro inguruko inbertsioa egingo du, BEZa barne eta lanak zazpi hilabeteko epean eginda izatea aurreikusten du Udalak.
Ogenbarrenaren hirugarren fasearen baitan, Ixerango kalean 43 aparkaleku berri egitea ere aurreikusi du Udalak. Aurreikusita dago egungo espaloia eraistea, espaloi-lerro berri bat egitea zintarri eta akabera egokituekin, eta kanpoko aparkaleku bat egitea galburu formarekin, asfaltatua. Era berean, egun dauden argiak birkokatzea eta hustubidea, saneamendua eta drainatzea egitea aurreikusten da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Arrigorriaga cede al Gobierno vasco el terreno para el futuro centro de salud
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
El Palacio Anuncibai cierra de forma inesperada: entra en concurso de acreedores
-
El plato de un mítico restaurante de Bizkaia, entre los seis mejores de 2025