Euskararen Etxeak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko jardunaldia jaso du
Joan den ostegunean gauean, urriak 22, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskararen Etxeak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumo-ohituren berri izateko antolatutako jardunaldi bat jaso zuen. Ekitaldia Azkue Fundazioak antolatu egin zuen, eta lurraldeko 30 euskara teknikari bildu ziren bertan.
Datuok Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiko kide Beatriz Narvaizaren eta Maialen Goirizelaiaren eskutik jaso dituzte.
Izan ere, Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa aztertu du 11 eta 23 urte bitarteko ia 3.000 gaztek osatzen duten panel baten bitartez. Ikerketa proiektua Applika+ programaren parte da, EHUk, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak sustaturiko programa da eta helburua, besteak beste, gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoa, ohiturak eta formatuak zeintzuk diren ezagutzea eta horietan sakontzea da.
Horrekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Azkue Fundazioko zuzendari Iurdana Acasusok fundazioak gazteekin garatutako bi esperientzia azaldu ditu, biak ala biak ikus-entzunezko produkzioarekin, esparru digitalarekin eta euskararekin lotuta: Interneten eta Bizkaiko hainbat udalerritan garatzen den Bziber egitasmoa eta Bilboko Udalarekin lankidetzan egiten den Btuber proiektua. Azkue Fundazioaren xedea da euskara esparru digitalean sustatzea, eta bere jardunean arreta berezia jartzen du gazteengan.
Jardunaldia Alkarbiderekin lankidetzan egin da. Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen duen Lurralde Historikoko udal eta mankomunitateetako euskara zerbitzuen bilgunea da.
Temas
Más en Bizkaia
-
Los códigos postales de Bilbao se convierten en información útil para abrir negocios
-
Una manifestación en apoyo a Palestina vuelve a reunir a miles de personas por la Gran Vía de Bilbao
-
Urremendi, desde Gautegiz Arteaga, reivindica el papel de las mujeres rurales de Euskadi
-
Bilbao crea una herramienta pionera para optimizar el éxito de sus comercios