Hirugarren edizioa

BiscayApp lehiaketaren edizio berri bat antolatu du Aldundiak

19.09.2020 | 04:00
BiscayApp lehiaketaren hirugarren edizioaren kartela.

BILBO. Irailaren hasierarekin batera, erakundeak pixkanaka-pixkanaka euren egitarauak berraktibatzen doaz, koronabirusaren pandemia dela eta atzeratu behar izan diren hainbat eta hainbat ekintzei lekua eginez. Hala, azkenik, hemen da jada Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako BiscayApp lehiaketaren edizio berri bat. Edizio hau open data erabiliz herritarrei eta lurraldeko erakundeei nolabaiteko zerbitzua eskaintzen dieten mugikorretarako aplikazioen proposamenei irekia izango da.

Aurten hirugarren edizioa du lehiaketak, eta BiscayTIK Fundazioak antolatzen du, hau da, lehiaketa honi balio handiagoa emateko ezagutzak, esperientziak eta baliabideak ematen dituen foru erakunde publikoak.

BiscayAppen erronka berri honen helburua da Open Data Bizkaia webgunean gaur egun eskuragarri dauden datu irekien edo foro erakundearen edo irekitzeko ahalmena duten lurraldeko udalen datuen erabilera ezagutaraztea eta sustatzea, eta ideia berritzaileak dituzten pertsona ekintzaileei eta startup enpresentzat xedaturik dago bereziki.

Aplikazio irabazleak hautatzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan: diseinua, erabilgarritasuna eta erabiltzailearen esperientzia, funtzionaltasunak, originaltasuna, bideragarritasun ekonomiko-soziala, merkaturatzeko aukerak eta antzeko beste produktu batzuen berrikuntza-maila, bai eta proposamenaren izaera berritzailea ere.

"Open Data aplikazioen erronka" kategoria bakarra egongo da, eta 6.000, 3.000 eta 1.500 euroko hiru sari proiektu irabazleentzat.

Proiektuak aurkezteko epea zabalik dago eta urriaren 31ra arte luzatuko da. Izena emateko formularioak eta oinarriak webgune honetan eskuratu daitezke.