BILBO. Bizkaiko Lurralde Historikoan 2019ko ekainaren 16tik 2020ko ekainaren 15era beharrezkoak diren jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak egiteko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu foru-erakundeak; hain zuzen ere, babes berezi eta ertaineko ondasun arkeologikoei, ustezko zona arkeologikoei edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan babes ertaineko edo babes bereziko ondasun gisa kalifikatutako daudenei eragiten dieten edozein motatako obren ondoriozko jarduerei dagozkien dirulaguntzak dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak dekretuz onetsi egin du jarduera arkeologikoak eta paleontologikoak lurraldean egiteko dirulaguntzak ematea. Zehazki, 60.000 euro erabiliko dira lan horietarako.

Dirulaguntza horiek jarduera hauetarako erabili ahal izango dira: kalifikatutako eta inbentariatutako gune edo ondasun arkeologikoak, edo ustez hondakin arkeologikoak dituztenak edo Eusko Jaurlaritzaren Kultura Zuzendaritza Nagusiaren artxiboetan kalifikatutako edo inbentariatutako ondasun gisa agertzen direnak ukitzen dituzten obren ondorioz beharrezkoak direnak, eta, bestetik, ustekabeko aurkikuntzen ondorioz beharrezkoak direnak.

Hori horrela, honako hauek diruz lagundu ahal izango dira: prospekzio arkeologikoak edo paleontologikoak, kontrol arkeologikoak edo paleontologikoak, zundaketa arkeologikoak edo paleontologikoak, hondeaketa arkeologikoak edo paleontologikoak eta azterlan arkeologikoak edo paleontologikoak, baldin eta 2019ko ekainaren 16a eta 2020ko ekainaren 15a bitartean egiten badira eta babestutako kultura-ondasunetako obretan egiten badira.

Dirulaguntzaren eskabideak aurkezteko epea hasiko da dekretua urriaren 4tik aurrera, eta 2020ko uztailaren 2an amaituko da, bi egun horiek barne.