Síguenos en redes sociales:

Bilboko Udalak Agora estali bat eraiku du Viuda de Epalza HLHIko patioan

Proiektu honek ikastetxean dagoen jolastokia zabaldu eta estaltzen du

Bilboko Udalak Agora estali bat eraiku du Viuda de Epalza HLHIko patioanB. U.

Tiboli kalean dagoen Viuda de Epalza HLHIko patioak itxura berria izango du aste honetatik aurrera, Bilboko Udalaren Hezkuntza sailak amaitutzat eman baititu bertan egiten ari ziren lanak. Besteak beste agora moduko egurrezko egitura bat sortu da, eraikitzeko eta estalitako espazioaren sabaia forratzeko.

Jolastokiaren aldaketa horrek eskola-komunitatearen eskaerari erantzuten dio, eta ikastetxean hasitako partaidetza-prozesu baten emaitza da. Prozesu horretan ikasleek, irakasleek eta guraso-elkarteek parte hartu dute. Viuda de Epalza HLHIko patioa egokitzeko, gida honi jarraitu zaio: "Patioak berrasmatzen: Bilboko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetarako patio inklusibo, berde eta irekien kontzeptualizazioa". Izan ere, "aisialdirako leku horiek zabaltzea premia handi bat da, Bilbo hiri hezitzaile bihurtzeko. Esan dugun bezala, ingurune horiek "hirugarren maistra bat" dira, haietan egoten diren haur eta nerabeen sozializazioan laguntzen dutenak", gogorarazi du Eider Bilbao Hezkuntzako zinegotzi eskuordeak.

"Jolastokiak berrasmatzen" tresnaren bidez, ikastetxeei lagundu nahi zaie jolastokia modu parte-hartzailean diseinatzen, erabiltzaile guztien artean: ikasleak, irakasleak, irakasle ez diren langileak, familiak, komunitatea. Prozesuan, Bilboko gaur egungo eskola-jolastokiak inklusiboak, berdeak, irekiak, ludikoak eta hezigarriak izateko zer, nola, non eta noiz egin behar den kontzeptualizatzea eta definitzea bultzatzen da, guztiontzako espazioak izan daitezen, hiriko gizarte- eta ingurumen-azpiegitura gisa.

Egin diren obrak izan dira Viuda de Epalza HLHIan zurezko egitura bat eraikitzea, agora erakoa, eta patioko espazio irregular estaliaren sabaia forratzea. Patio nagusiak estali gabeko gune bat eta estalitako beste eremu bat, "arkupe" izenekoa, dauzka. Bigarren eremu hori forma angeluzuzeneko espazio erregular batean eta 30 metro koadro inguruko espazio irregular batean banatuta dago, eta azken espazio horretantxe egin dira obrak.

Horrela, espazio hori aldatu egin da, eta lasaitasun-eremu bat sortu da, noizean behin eskola-jarduerak eraikinetik kanpo egiteko balio dezakeena. Jarduketa, beraz, zurezko harmaila bat eraikitzea izan da, agora erakoa, eta arbel bat sortzea, horretarako pintura egokia erabiliz. Gainera, aldatu den eremua estaltzen duen sabai zatia egurrez forratu da.