Síguenos en redes sociales:

Santutxuko Karmelo Plazak 'Udaberriko bertso saioak' ekimena jasoko du

Bilboko Udalak Santutxuko bertsolaritzaren egungo izenak bilduko ditu maiatzaren 10,17 eta 24an, larunbatetan, 13:00etan

Santutxuko Karmelo Plazak 'Udaberriko bertso saioak' ekimena jasoko duB. U.

Santutxuko Karmelo plaza 'Udaberriko Bertso Saioak' ekimenaren hiru saioen egoitza izango da. Saio horiek maiatzaren 10, 17 eta 24an izango dira, eta horrez gain hurrengo ostiralean, maiatzaren 30ean konkretuki, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan hasita, Karmelo kaleko 7. zenbakian.

'Udaberriko Bertso Saioak' saioak 41. edizioa ospatuko du aurten, eta, urte hauetan, programa euskaltzaleentzako topagune bihurtu da, Santutxuko Bertso Eskolak egiten duen lana babesteaz gain, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoan jasotako helburuetako bat baita.

Aurtengo edizioan 14 bertsolari, 7 emakume, 6 gizon eta genero ez-bitarreko bertsolari bat izango dira, lau belaunalditako ordezkariak. Horrela, aurten hiru estreinatuko dira "Udaberriko Bertso Saioak" saioan (Aner Euzkitze, Aroa Arrizubieta eta Maite Sarasola), gazteenak, eta beste sei beteranoak dira eta hogei urte baino gehiago daramatzate kultur programa honetan parte hartzen (Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi).

Bertsolarien artean sei bizkaitar daude, eta horietako bi bilbotarrak dira, Santutxu eta Deustuko bertso-eskoletakoak. Lau Gipuzkoakoak dira, bi Iparraldekoak, bat arabarra eta bestea nafarra. Saioak azken txapelketetako sei irabazle izango ditu: Alaia Martin (Gipuzkoa 2024), Aroa Arrizubieta (Araba 2024), Julio Soto (Nafarroa 2023), Nerea Ibarzabal (Bizkaia 2023), Amets Arzallus (Iparralde 2021) eta Maialen Lujanbio (Euskal Herria 2022). Topaketa bakoitzeko gaiak Santutxuko Bertso Eskolak proposatuko ditu eta gai-jartzaile hauek aurkeztuko dituzte: Irati Erkizia, Iker Uribarren eta Haizea Telleria.

Ohiko bertso-poteoa maiatzaren 30ean, ostirala, izango da, eta 20:00etan hasiko da Karmelo kaleko 7. zenbakian, Iker Uribarrenek gidatuta eta Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriagaren partaidetzarekin. Karmelo kaleaz gain, Ricardo Bastida plaza eta Arsuaga kalea zeharkatuko ditu, lau geralekurekin.

Programazioa

MAIATZAK 10, LARUNBATA

  • 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plaza. Oihana Bartra. Aissa Intxausti. Julio Soto. Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: IRATI ERKIZIA

MAIATZAK 17, LARUNBATA

  • 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plaza. Alaia Martin. Amets Arzallus. Arkaitz Zipitria. Aroa Arrizubieta. Gai-jartzailea: IKER URIBARREN

MAIATZAK 24, LARUNBATA

  • 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plaza. Maialen Lujanbio. Maite Sarasola. Aner Euzkitze. Sustrai Colina. Gai-jartzailea: HAIZEA TELLERIA

MAIATZAK 30, OSTIRALA

  • Bertso-poteoa. 20:00etan. Karmelo kalea 7, Santutxu
  • Ibilbidea: Karmelo kalea 7 eta 5 - Ricardo Bastida plaza - Arsuaga kalea (4 geraleku). Nerea Ibarzabal. Unai Iturriaga. Gidaria: IKER URIBARREN