Síguenos en redes sociales:

Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek gaur

Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek gaurB. U.

Bilbao Basketek etxeko partidak jokatzen dituen guztietan bezala, zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek larunbat honetan honetan, urtarrilaren 11n, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko. Plaza Biribilaren ingurutik irengo da, eta partida amaitzean kontrako ibilbidea egingo du. Behin-behineko linea honekin garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du Udalak zaleen artean.

Horrela, bada, Bilbao Basket – Unicaja Baloncesto partidua dela eta, 18:00etan, E7 linea 10 minuturo irtengo da Bailenetik partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 17:00etatik aurrera). Hurtado de Amezaga eta Zabalbururen mozketa aurreikusten denez, linea honek Mina San Luisetik pabilioirako ibilbidea egingo du. Hurtado de Amezaga 1 eta 50 geralekuak kendu egingo dira. Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bestalde, partiduaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobus atalean.