Astelehen honetan goizean, uztailaren 24an, Bilboko Udaleko Euskarako zinegotzi den Eider Inunciagak 'Eman Giltza' ekimenaren aurtengo edizioaren bigarren saria entregatu egin du. Hala, Alaitz Duartek, irabazleak, euskarazko jolasen sorta bat jaso du, euskararen erabilera belaunaldiz belaunaldi eta haurtzarotik bertatik transmititzeak duen garrantziaz sentsibilizatzeko, besteak beste. Irabazlea Santutxun bizi da, eta bi ume ditu.

'Eman Giltza' izeneko ekimenaren aurtengo edizioan, lau sari banatu dituzte: lehenengoa, egonaldi bat Euskal Autonomia Erkidego landetxe batean, eta, beste hirurak, euskarazko jolasen sortak. Urtero bezala, sari horien zozketan parte hartzeko eta sari bat irabazteko, «Eman Giltza» ekimenari buruzko inkesta bat bete behar zen, besterik gabe.

Bilboko Udala da Alkarbiderekin programa hori garatzeko lankidetzan diharduenetako bat. Ekimenaren helburua da gurasoak sentsibilizatzea euskara belaunaldiz belaunaldi eta haurtzarotik bertatik transmititzeak duen garrantziari buruz. «”Eman Giltza” tresna bat da, ahalbidetzen duena euskara familian eta txikienen eremu guztietan sustatzea: hezkuntzan, aisialdian…».

Ekimen horren testuinguruan, Bilboko Udalak zenbait euskarri didaktiko bidaltzen dizkie, urtero, umeak izan berri dituzten familiei. Besteak beste, informazioa jasotzen duen eskuorri bat, Ku-Ku liburua eta kantak dituen CD bat helarazten diete. Gainera, Eman Giltza ekimenaren webgunean, euskararen inguruko jarraibideak, baliabideak eta gomendioak dituzte familiek.