Apirilaren 22tik maiatzaren 13ra bitartean, Bertendona Institutuak 'Musika dibertigarria da - La música me divierte' programaren barruan antolatutako lau kontzertu jasoko ditu. Kontzertu guztiak ostiraletan ospatuko dira, hau da, apirilaren 22an eta 29an eta maiatzaren 6an eta 13an.

'Musika dibertigarria - La música me divierte' edizio berri honek, Jazzbana Ensemble, Dúo Dídyma, Stratos Project eta Dúo Sokaire izango ditu partaide, eta helburua ez da soilik herritarren artean musikarekiko zaletasuna sustatzea, baita musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ere jendeari hurbiltzea ere.

Sarrerak salgai daude dagoeneko bilbaokultura.eus. Sarrera kopuru txiki bat gordeko da aretoan bertan saltzeko, kontzertu bakoitza hasi baino ordubete lehenagotik.

Dúo Dídyma; Stratos Project; eta Dúo Sokaireren kontzertuek, (apirilak 29 eta maiatzak 6 eta 13) 5 euroko prezioa izango dute eta Jazzbana Ensemble taldearen kontzertuak, apririlaren 22an ospatuko dena eta familientzat zuzenduta dagoena, 2,50 euroko prezioa izango du.

- MUSIKA DIBERTIGARRIA DA - LA MÚSICA ME DIVIERTE PROGRAMAZIOA-

BERTENDONA INSTITUTUAN

  • JAZZBANA ENSEMBLE “BIDAIA ON, AMONA BRAULIA"* (Euskara) - Apirilak 22, 19:00etan.

Irati Bilbao: ahotsa; Oskar Lakunza: saxofoiak, gitarra; Álvaro Zarzuela: tronboia, helikoia, pianoa; Iñigo Cuenca: tronpeta, fliskorno; Aritz Luzuriaga: kontrabaxua, baxua, perkusioa; Rakel Arbeloa: bateria, perkusioa.

Sarahk amonaren egunkaria irakurriko digu, Estatu Batuetara joan zen bateria-jolea, eta han bizi izan zituen pasadizoak kontatuko dizkigu, musika modernoaren eta haren musika-estiloen historiaren uneak gogoratuz: New Orleans, Dixie, Blues, Gospel, Swing, Bebop…

  • DÚO DÍDYMA “IDA Y VUELTA, POR FAVOR” Música celta e irlandesa - Apirilak 29, 19:00etan.

Oihane Jimeno: biolina; Cecilia Ferraz: biolontxelo

Bidaia musikala eta kulturala zelten musika izan den lurraldeetan. Bidaia honetan, musika-piezak interpretatuko dituzte, batzuk tradizionalak eta beste batzuk XXI. mendean konposatuak.

  • STRATOS PROJECT “DESCUBRIENDO NUEVOS MUNDOS SONOROS: DESDE EL BARROCO A LA VANGUARDIA DEL S.XXI” - Maiatzak 6, 19:00etan.

Naiara De La Puente: acordeoia; Iván Casado: biolontxelo

Stratos Project gaur egungo musikaren egoera bere interpretazioekin aberasteko asmoz sortu zen, eta akordeoi eta biolontxelorako jatorrizko eta transkribatutako errepertorioa ezagutarazteko. Hala, musika entzule berrietara hurbiltzea da helburu handienetako bat, errezitaldien eta kontzertu didaktikoen bidez.

DÚO SOKAIRE “CLÁSICOS AL SOKAIRE” - Maiatzak 13, , 19:00etan.

Itxaso Díez, Noemí Santamaría: biolina

Sokaire biolin-jotzaileen bikoteak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu. Tresna akustiko eta elektrikoekin batera, esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide batean gidatuko gaituzte, umore apur batekin.

Maskararen erabilera nahitaezkoa izaten jarraituko du barruko gertaera guztietan