Bilboko Udalak Aste Nagusirako eraso sexisten aurkako sentsibilizazio kanpaina aurreratu du
Bizkaiko uriburuko Udalak lelo berria aurkeztu du herritarrak baiezkoaren garrantziaz sentsibilizatzeko: “EL SILENCIO NO ES UN SÍ”/ “BAIEZKOAN BAI, BESTELA EZ”. Lelo horiek andrazkoen ahalduntzea, gizonezkoen erantzukizun aktiboa eta gizarte osoaren jokabidearen aldaketa bultzatzen dute.
BILBAO.
Bizkaiko uriburuko Udalak lelo berria gehitu nahi izan dio NO ES NO / EZ BETI DA EZ ezagun eta irmoari, herritarrak baiezkoaren garrantziaz sentsibilizatzeko: “EL SILENCIO NO ES UN SÍ” / “BAIEZKOAN BAI, BESTELA EZ”. Horrela, eslogan horiek indarkeriaren aurkako borrokan sartuko dira andrazkoen ahalduntzea, gizonezkoen erantzukizun aktiboa eta gizarte osoaren jokabidearen aldaketa bultzatzeko.
Diseinuari dagokionez, uriko banderaren gainean, hitzek protagonismo handiagoa daukate kanpaina honetako sorkuntzan; Marijaia, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile nagusia, presente eta jagole dago.
Aste Nagusia hasi baino egun batzuk lehenago, udalak prentsaren aurrean aurkeztuko ditu kanpaina osoa, protokoloa eta edozein eraso sexista jasaten duten andrazkoen eskura dauden udal baliabideak.
Más en Bilbao
-
EH Bildu tiende su mano para pactar las cuentas de Bilbao
-
Proyectos estratégicos en las cuentas de Bilbao: de la comisaría de Santutxu a la Casa de las Mujeres
-
"Ellas hacen ciencia", cuatro científicas protagonizan el ciclo de noviembre en Bidebarrieta
-
Del Giro de Italia a la escuela de Galdakao: Igor Antón guía a la nueva generación ciclista