Otsailaren 27tik martxoaren 2ra arte Azkuna Zentroak antolatuko duen Gutun Zuria topaguneak berritasun garrantzitsu bat ekarriko du. Hortaz, Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak liburuaren mundo profesionalari zuzendutako gune bat sortuko du aurten. Otsailaren 28an eta 29an, Gutun Zuria +PRO kongresuak eztabaidarako esparru berri bat sortuko du, sektorearen arlo ezberdinetako profesionalek iritziak, ezaguerak eta esperientziak parteka ditzaten.

Lehen edizio honetan, Gutun Zuria +PROk planteatuko du nola egiten dieten aurre argitaletxeek teknologia berrien erronkei, maila guztietan. Esperientzia-mahaien formatuan, bi egunetan, erronka horiek jorratu eta landuko dituzte publikoarekin, adimen artifizialaren erabilerari eta hainbat arlotako aurrerapen teknologikoei buruz: komunikazioa, itzulpena, banaketa, egileeskubideak, bibliotekak eta liburu-dendak.