Síguenos en redes sociales:

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak plan bateratu bat jarri dute abian segurtasunaren arloko prebentzioan eragin handiagoa izateko

Hiriko merkataritza eta ostalaritza-guneen zaintza indartuko du

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak plan bateratu bat jarri dute abian segurtasunaren arloko prebentzioan eragin handiagoa izatekoMITXI Miguel Calvo Alejo

Kontuan harturik ondarearen aurkako delituak Bilbon erregistratzen den delinkuentziaren % 80 inguru direla, eta delitu horietatik gehienak ebasketak direla, Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak plan bateratu bat jarri dute abian segurtasunaren arloko prebentzioan eragin handiagoa izateko gabonetan. Dispositibo horrek hiriko merkataritza- eta ostalaritza-guneen zaintza indartuko du urtarrilaren 20ra arte.

Polizia-lan eta -koordinazio hori indartu egiten da urteko une jakin batzuetan, hala nola abuztuan, abenduan eta urtarrilean. Izan ere, egiaztatuta dago delitu horiek gora egin ohi duten hilabeteak hauek direla: abuztuan, Aste Nagusian, diru-zorroak eta telefono mugikorrak jabeen ustekabean ebastea gehiagotan gertatzen delako, eta abenduan eta urtarrilean, Gabonetako kanpainagatik eta merkealdiagatik, ebasketa gehiago gertatzen baitira, bai saltokietan, bai kalean. Delitu mota horien egileak erosten ari den jendetzaren artean babestu ohi dira, edota garai horretan egiten diren ekitaldietan eta enpresa-bazkari eta -afarietan.

Kidego biek plan bateratua jarri dute abian berriro segurtasunaren arloko prebentzioan eragin handiagoa izateko, batez ere egun horietan ohikoenak diren delituei begira, besteak beste ebasketak eta lapurretak izaten baitira hiriko merkataritza- eta ostalaritza-gune nagusietan; Abandon, Zazpikaleetan eta Boluetan, batez ere. Dispositibo hori asteburu honetan hasiko da, eta urtarrilaren 20ra arte iraungo du.

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentzio-dispositibo berezi bat ezarri dute aurten ere herritarren segurtasuna bermatzeko, eta Gabonetan eta merkealdiko lehenengo egunetan egongo da martxan. Dispositibo horrek hiriko merkataritza- eta ostalaritza-guneen zaintza indartuko du, eta gaur bertan hasiko da, eta urtarrilaren 20an amaitu.

Kontuan harturik ondarearen aurkako delituak Bilbon erregistratzen den delinkuentziaren % 80 inguru direla, eta delitu horietatik gehienak ebasketak direla, kidego biek batera lan egiten dute urte osoan, delituen eragina ahalik eta txikiena izan dadin. Hala ere, polizia-lan eta -koordinazio hori indartu egiten da urteko une jakin batzuetan, hala nola abuztuan, abenduan eta urtarrilean. Izan ere, egiaztatuta dago delitu horiek gora egin ohi duten hilabeteak hauek direla: abuztuan, Aste Nagusian, diru-zorroak eta telefono mugikorrak jabeen ustekabean ebastea gehiagotan gertatzen delako, eta abenduan eta urtarrilean, Gabonetako kanpainagatik eta merkealdiagatik, ebasketa gehiago gertatzen baitira, bai saltokietan, bai kalean. Delitu mota horien egileak erosten ari den jendetzaren artean babestu ohi dira, edota garai horretan egiten diren ekitaldietan eta enpresa-bazkari eta -afarietan.