BILBO. Bilboko Udal Txistularien Bandak denboraldiko azken kontzertua eskainiko du hurrengo astelehenean, martxoaren 2an, arratsaldeko 19:30etan, Euskalduna Jauregiko 0B aretoan. Sarrerak salgai daude dagoeneko 2 euroan Euskalduna Jauregiko txarteldegietan, web orrialde ofizialean eta Kutxabankeko kutxazainetan.

Oso kontzertu berezia izango da, eta Bilboko Alde Zaharreko Zazpi Kaleetan inspiratutako "Zazpikaleak" obraren mundu mailako estreinaldia entzun ahal izango da bertan.2020an Javier Martínez Campos biolontxelista eta konpositoreak Bilboko Udal Txistulari Bandarentzat konposatu zuen txistu, perkusio eta harizko laukote bandarentzako obra bat.

Garikoitz Mendizabal zuzendaria buru duen eta Idoia Kareagak, Gorka Zabaletak, Sabin Bikandik eta Asier Garciak osatzen duten Txistulari Bandarekin batera Soinuaren Bidaia harizko laukotea osatzen duten Giulia Lucrezia Brinckmeier (1go biolina), Iñigo Grimal Escuin (2.biolina), Adriana Grigoras (biola) y Teresa Valiente (biolontxeloa) eta Miren Bernaolak zuzentzen duen Ahotsak abesbatza ere egongo dira agertokian. Gainera, entzuleek Mikel Laboaren "Txoria, txori" eta Kalakan taldearen "Sagarra Jo" abestiekin gozatzeko aukera izango dute.

JAVIER MARTÍNEZ CAMPOS (VALENTZIA, 1989). Espainiako Orkestra eta Abesbatza nazionaletako Biolontxelo irakaslea

Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan biolontxeloko eta konposizioko espezialitateak ikasi zituen, eta ondoren Düsseldorfeko Schumann Hochschule-n (Alemania) Master of Music eta Konzertexam Gregor Horsch irakaslearekin (Amsterdamgo Royal Concertgebouw Orchestrako bakarlaria). Parisen ere ikasi du, Louis Vuitton Fundazioko Violoncelle Classe d 'Excellence delakoan, Gautier Capuçon kontzertista internazionalarekin, eta Madrilgo Rey Juan Carlos Unibertsitateko Musika Sorkuntza eta Interpretazioko Masterra ere badu.

Gaur egun Music Management Masterra egiten ari da Miguel de Cervantes Europako Unibertsitatean eta Humanitate, Arte eta Hezkuntza Ikerketan Doktoretza Gaztela Mantxako Unibertsitatean (UCLM).

Mahler Chamber Orchestra, Düsseldorfer Symphoniker, European Union Youth Orchestra, Duisburger Philharmonike eta beste hainbat taldetako kide edota kolaboratzaile izan da eta besteak beste, New Yorkeko Carnegie Hall, Bostongo Symphony Hall, Amsterdameko Concertgebouw, Madril, Berlin, Abu Dhabi eta Omango auditoriumetan jo du.

Konposizioko, biolontxeloko eta ganbera musikako nazioarteko 26 sari jaso ditu, besteak beste: Coruñako Aldundiaren Andrés Gaos orkestrarentzako Musika Konposizioko IX. Saria, 1. saria IV Concorso Internazionale di Composizioni "Cittá di Sinnai" (Italia) delakoan, 2. saria ex aequo Solist Schmolz+Bickenbach Wettbech delakoan, Valentziako Komunitateko II. Talentu Gazte Sariaren irabazlea, Levante-EMV eta Bankiak babestutako Kultura sailean.

Bere konposizioak Scomegna Edizioni Musicali (Italia) edo Gérard Billaudot Éditeur (Frantzia) argitaletxeek argitaratu dituzte, besteak beste, eta Pittsburgeko (AEB) Carnegie Mellon University School of Music, Cité de la Musique (Paris), Fondation Louis Vuitton (Paris), Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, Valentziako Palau de la Musican, Palau de la Música Catalanan, Madrilgo Teatro Monumentalen, Bilboko Euskalduna Jauregian, Musiekgebouw aan´t IJ (Amsterdam) delakoan, Caldaseko Unibertsitatean (Colombia), eta abarren interpretatu dituzte, Gautier Capuçon, Galiziako Orkestra Sinfonikoa OSG, Orquestra Simfònica del Vallès OSV, Bilboko Orkestra Sinfonikoa BOS, Spanish Brass Luur Metalls, Carnegie Mellon Ensemble Garaikidea, European Union Youth Orchestra EUYO, JONDEko Musika Garaikidearen Akademia, Valentziako Collegium Instrumentale, Madrilgo Banda Sinfonikoa, Valentziako Udal Banda, Bilboko Udal Musika Banda, Albaceteko Udal Banda, etab. bezalako bakarlari eta taldeek.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina.

Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du; bertan, txistularien bandaren saioekin batera goi mailako profesionalekin eta taldeekin lankidetzako saioak uztartu dituzte.

Bandak baditu zazpi disko eta DVD bat kaleratuak: "Bilboko Udal Txistu Banda" (2004); Alos Quartet Harizko Laukotearekin "Harizko Txistua"(2006); "Hala ere" (2007) Kepa Junkera, Pello Ramírez, Aitor Furundarena, Iñaki Salvador, Marijose Arregi eta Xabi Zabalaren laguntzaz; "Bihurrikeritan" (2008) txistularien errepertorio birtuosoa biltzen zuena; "Kantari Gabonetan" (2010) Leioako Kantika Koralarekin; "Plazan" (2014) erromerietako eta dantzaldietako musika-lanekin; Xabier Zabalarekin "Gogoeta" eta azkena, "X Urte, hamaika lagun" (2015) DVDa euren hamargarren urteurrena ospatzeko.