BILBO. Hurrengo asteartean, otsailak 18, salgai jarriko dira Euskalduna Jauregian martxoaren 5etik 8ra ospatuko den Musika-Música jaialdirako sarrerak. Ekitaldia Bilboko Udalak antolatutakoa da.

Aurtengo Musika-Música Jaialdiari martxoaren 5ean, eguenean, emango zaio hasiera, arratsaldeko zortzietan, BOSek, Bilboko Koralak eta Vanessa Goikoetxea sopranoak parte hartuko duten lehen kontzertuarekin. Erik Nielsenen zuzendaritzapean, Poulenc-en Soprano, abesbatza eta orkestrarako loria, eta Stranvinskyren Udaberriaren Kontsakrazioa obrak interpretatuko dituzte.

Pianoak leku berezia du aurtengo egitarauan, lau eskurekin jotako piano kontzertuekin eta bi pianotarako kontzertuekin.

Horren erakusgarri da Joaquin Achúcarro maisuaren parte hartzea, lehen aldiz Musika-Músican arituko dena, kontzertu oso berezi batekin, Falla, Ravel, Chopin, Scriabin, Debussy eta Albenizen obrak interpretatuz. Halaber, nabarmentzekoa da Katia eta Marielle ahizpa frantsesak ere gure artean izango direla, pianoko bikote ospetsuenetako bat egun, Labéque Ahizpak izenarekin ezagutuak artearen munduan.

Izen handiko orkestra eta taldeek ere parte hartuko dute lehen aldiz, hala nola Les Musiciens du Louvre, Le Concert Impromptu haize boskotea edo Cuarteto Novus.

SARREREN SALMENTA:

  • Otsailaren 18tik aurrera, MUSIKA-MÚSICArako sarrerak hemen eskuratu ahal izango dira:
  • Musika-Músicaren bulegoak: otsailaren 18tik martxoaren 5era. Astelehenetik barikura: 10:30etik 18:30era.
  • Euskalduna Jauregian: otsailaren 18tik aurrera (astelehenetik zapatura, 12:00etatik 14:00etara/17:00etatik 20:00etara), eta www.euskalduna.eus web orrian ere bai.
  • Kutxabanken zerbitzu anitzetako kutxazainak: otsailaren 18tik aurrera, hemen: www.ticket.kutxabank.es.
  • Taldeentzako bakarrik, 12 sarreratik gora, kontzertu bererako, eta gutxienez 50 sarrera erosita, telefono honetan: 94 679 04 88, edo posta elektronikoko helbide honetan: groups@euskalduna.eus Otsailaren 18tik martxoaren 5era, astelehenetik barikura, 12:00etatik 18:00etara.

PREZIOAK:

  • Auditorioa: 12€. Jarleku zenbakiarekin.
  • 0C aretoa: 10 €. Jarleku zenbakiarekin.
  • 0C aretoa: 6 €
  • 0C aretoa: 6 €
  • 0C aretoa: 5 €
  • 0C aretoa: Sarrera librea, aldez aurretik jaialdirako sarreraren bat erosita.