Lehia baserrian

09.01.2021 | 00:20
Ezkerretik eskuinera, irudian: Kristina Saralegi, Eduardo Barinaga, Klaudio Landa, Patxi Larretxea eta Jon Abasolo.

Reality berria aurkeztu zuen atzo EiTBk, 'Baserria'. Landa eremu eta kaletarrez osatutako 20 parte-hartzaile arituko dira nor baino nor bihar 22:00etatik aurrera, euskal telebista katearen apostu handienetakoan

BASERRIA da euskal unibertsoaren erdigune, baita igande honetan 22:00etan ETB-1ek estreinatuko duen reality berriarrena ere. Atzokoan aurkeztu zuten ETBko arduradunen datozen hilabeteetarako "apostu handienetakoa" dena, Edu Barinaga zuzendariaren arabera. Bederatzi astetan 20 parte-hartzaile batuta, 10 emakume eta 10 gizon, erdiak baserri eremukoak eta besteak kalekumeak, landa guneko lan gogorreneti aurre egin berako diote lehiakideek, Patxi Larretxea baso-gizonaren eta Kristina Saralegi baserritarraren begiradapean. Klaudio Landak aurkeztuako programa da, Jon Abasolok zuzendutakoa, emozio gogorrak promesten dituena.

"Guretzako beharrezkoa zen reality tankerako programa batera itzultzea", Barinagaren esanetan. Hala izango da bihartik aurrera. "Proiektu berri bat baino gehiago, apostua" dela azaldu zuen. Azken aldian hainbat izan dira euskarazko katean eskaini diren telesail propioak –Ondar Ahoak, Alardea...–, baina orain beste tankera bateko programa baten ordua heldu da. "Koktela potentea da: baserria bera, probak, lehiakideak, epaileak, aurkezlea... ziur nago ikusleek sorpresaren bat baino gehiago hartuko dutela". EiTBko zuzendariak datorren udazkenean jarri zuen begirada, telebista lehiak izan lukeen bigarren etapan. "Hasiera baino gehiago da hau", esan zuenez.

Osagai ugariko programa da Baserria. Lehiakortasuna izango da plater nagusiaren gatza, baina beste hainbat osagarri izango ditu. Emozioa, abilezia, gaitasun probak, tensioa edo sufrimendua. Klaudio Landa aurkezlea ere bertan izango da, taldearen gidari lanetan, bai euskerazko kanalean eta baita erderazkoan ere hainbat programa gidatu dituena. "Reality berezia da, izan ere Baserriak izaera propioa du". Aurkezlearen arabera, "proba fisikoek garrantzia izango dute; hala da", baina kontu emozionalek ere izango dute pisua. "Elkarbizitzak ere paper erabakiorra" izango duela nabarmendu zuen Landak. "Gauza gehiegi konta" nahi ez bazuen ere, pista pare bat eskaini zituen. "Errealizazio aldetik ikusgarria" dela gaineratu zuen, faktura ederrekoa. Bestetik, "saioak hainbat aurreiritzi apurtuko dituela" iragarri zuen. Lehiakideak hautatzeko egin den kasting lana ere "izugarria izan dela" aitortu zuen.

Epaileak 

Bi pertsonai berezi ere arituko dira Baserrian. Nafar-nafarrak biak –bata Leitzakoa; bestea Aran-tzakoa–, Kristina Saralegi baserritarra eta Patxi Larretxea baso-gizona. Landa eremuko lanetan trebatuak, biak arduratuko dira epaile lanetan, "begi zorrotzez". Parte-hartzaileei aholkuak emateaz gain, Saralegi eta Larretxea izango dira taldeak gidatuko dituztenak. Ia 20 egunetan zehar programa grabatu den espazioa, baserria bera, Urdaibain kokatutako Baratze, berezia da oso. Eta gune bat izango da erabakior: negutegia. Bertan da Baserriaren biho-tza, non lehiakideek erabakiak hartu beharko dituzten. Dena da prest, beraz, biharko 22:00etarako.

Patxi Larretxea eta Kristina Saralegi naparrak dira reality berriaren epaileak; Klaudio Landak, berriz, aurkezle lanak egingo ditu

"Koktel oso potentea osatu dugu 'Baserria' programan: aurkezlea, lehiakideak, epaileak..."

Eduardo BArinaga

ETBko zuzendaria

"Ez nuen uste kaletarrak hain ondo moldatuko zirenik baserriko giroan"

Patxi Larretxea

'Baserria' programaren epailea

"Esperientzia oso polita izan da, oso positiboa. Espero nuenetik oso desberdina izan da"

Kristina Saralegi

'Baserria' programaren epailea