BILBAO. Igande eguerdiko 12:00etan, Portugaleten herri segurtasuneko lanetan ari ziren Ertzaintzako agente batzuk etxebizitza batera joan ziren, ordu batzuk lehenago jasotako salaketa bati lotutako izapideak egiteko.
Bertaratzean, ohartu ziren etxebizitzako geletako batean argiztapen eta tantaz tantako ureztapen sistemak instalatuta zeudela, marihuana landareak hazteko. Horiek horrela, instalazioaren jabeari identifikazioa eskatu ondoren -etxean bertan zegoen-, ertzainek atxilotu egin zuten droga trafikoa egotzita.
Atxilotua 19 urteko gizonezko bat da, etxebizitzaren jabearen semea. Instalazioak hornidura elektrikoa izateko, etxebizitzaren alboko linea elektrikora legez kontra konektatu zuen kable bat.
Agenteek 70 marihuana landare, zenbait haizegailu, ongarriak, lanparak eta substantzia estupefazientea hazteko eta prestatzeko hainbat lanabes bahitu zituzten. Atxilotua Ertzaintzaren egoitzan dago, egin beharreko izapideak burutu eta epailearen aurrera noiz eramango zain.