Zaloa Urain (Bilbo, 1976) musikaria da eta Eibarko Kokein rock musika taldeko abeslaria izan da azken 23 urteetan. Musika eta sormenaren “maitale sutsua” da Urain. Iazko abenduan argitaratu zuten ‘Atomika’ diskoa, taldearen zazpigarren lana. ‘Atomika Tour’ biran murgilduta daude orain eta hainbat kontzertu dituzte jada programatuta.

Zaloa Urainen kultur gomendioak

Abesti bat: MICE taldearen ‘Ausardiarik ez’. Maite dut abesti hori eta aukera polita ere izan dut Mirenekin batera zuzenean abesteko, plazer hutsa izan da

Musika talde bat: SUA. Aurten beraiekin ‘Atomika’ gure azken diskarekin kontzertu dexente eman ditugu eta gogoko ditut. Guztiz gomendagarriak

Liburu bat: Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’ ipuin liburua

Antzezlan bat: ‘Mierda de ciudad’. Olatz Gorrotxategiren antzezlana da, Joseba B.Lenoirren musikarekin

Film bat: ‘Irati’, Paul Urkijok zuzenduta eta Maite Arroitajauregiren musikarekin

Kultur espazio bat: Iparragirre Rock Elkartea, Gernikan