Badira egun triste eta grisak, hodeiek zeruaren argitasuna eta urdina estaltzen dituztenak. Dei batek eguneroko bizitzaren eta sentimenduen erritmoa aldatu dezake, eta eguna ilundu. Ustekabean hildakoak kolpatzen gaitu, eta lagunei ozta-ozta malkoak, perplexitatea eta min zorrotz eta ulertezina eragin. Dei tristeak. Lagun maitea, aspaldiko eta zaharra, lankide ohia, partekatutako esperientzia, amets, proiektu eta zintzotasun intelektualaren konplizea. “Hil da” esaldia larunbat fresko eta gris honetako goizean zulatu eta barneratu zitzaidan, maite eta estimatu zintudan, zuk ni bezala. Balio eta helburu komunak biziki partekatzen genituen. Deiak, lotsagabeki urratu eta errukirik gabe lehertu egin zidan tinpano distraitua. Zu eta ni, baimendu iezadazu lizentzia, konplizeak ginen. Zintzoa, leiala, umila eta koherentea zinen. Zintzotasunak, apaltasunak eta koherentziak, bizitza errealean benetako jaun bat izatera bultzatu zintuzten. Talde-lagun solidarioa eta langilea. Euskadin sinesten zenuen, bere gizon-emakumeengan, euskaldunek euren oraina eta etorkizuna erabakitzeko eskubidean sinesten, bai. Euskalduna eta abertzale fina kontraesan guztiekin. Abertzalea, irmoa, jatorra, erabakia baina zalduna, burutsua, etengabea eta zuhurra. Inoiz ez zenion zure kontzientzia inori saldu, ezta alokatu ere. Beti gogoan izango zaitut eztabaidatzaile, xehetasunen bila, baina testuingurua galdu gabe. Adimentsu eta sutsua, kresala eta garoa, zuhurra eta adeitsua. Ipar haizearekin, euri bustiarekin eta oraitzapen zaharraren usain sarkorrarekin, zurekin bizipenak, barreak, kezkak, ametsak, lana eta zintzotasun intelektual eta gizatiarra partekatzen genituela gogoan. Ez zaitudala inoiz ahaztuko ziurtatzen dizut, palabra de vasco. Negar egin arazi didazu. Negar bilakatu nauzu. Xabier Lizardi poeta handi horren poema batekin bukatzen dut: “Biohotzean min dut, min etsia, negar ixilla darion miña”. Ez adiorik lagun on, beti arte baizik! Begiak malkoz. In memoriam. Miña”. In memorian. Zu(ok bi).
- Multimedia
- Servicios
- Participación