Nubosidad variableNada Olvidado Rey Gudú

Ondoren Alice Munroren Demasiada felicidad hartu dut eta Carson McCullersen El aliento del cielo- ren ondoan jarri dut. Asko izango dute elkarri esateko ipuinaren bi erreginek. Aski ondo eta sakonki ezagutzen dituzte biek gizakien alde ilun eta ezkutuenak. Dorothy Parkerren bila hasi naiz. Hemen da Hona hemen gu biok, Mirentxu Larrañagak itzulia. Ziur Parkerrek baduela irteera burutsu eta gaiztoren bat elkarrizketa oraindik gehiago pizteko. Barre egingo dute elkarrekin.

Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak Walt Whitmanen Yo soy el poema de la tierra eta Henry David Thoreauren Walden-ekin batera jarri dut. Naturaren bitartez gizakien arimaz hitz daitekeela berretsiko diote elkarri, agian, paisaia deskribatuz gizakiaren arima deskribatu daitekeela aldi berean.

Raymond Carver-en Catedral eta John Cheeverren Cuentos jarri ditut elkarrekin. Agian elkar ezagutu zuten garaia gogoratuko dute, hirurogeita hamarreko hamarkadan, Iowako Unibertsitatean idazketa masterra ematen biak. Orduan, Carverrek berak aitortu zuenez, "Edan besterik ez genuen egiten". Topa egingo dute berriz.

Eta bat-batean zerbait bururatu zait. Zerbait aitor ezina. Inor begira ez dagoela aprobetxatuta, nire liburuak hartu ditut eta gehien miresten ditudan autoreen liburuen ondoan jartzen hasi naiz. Ea kontaktuarekin zerbait kutsatzen didaten.