Zirrikituetatik begira

Ehiza

09.02.2020 | 02:34
Columnista Rikardo Arregi

BEGIRA, esaten dit ondoan dudan lagunak ordenagailua apur bat mugitzen duen bitartean nik hobeto ikusi ahal izateko. Egunkari batek dakarren albistea da: Donostian milaka lagun elkartu dira ehizaren alde, edo ehiza defenda-tzeko, edo ehizaren papera adarrikatzeko. Nire ordenagailura bueltatu naizenean email berri bat dudala ikusi dut: lagun batek kasualitatez Donostian ehizaren alde edo egin duten manifestazioarekin topo egin zuela kontatzen digu, harrigarriak iruditu zitzazikiola oihuak ("Jo ta ke ehizaren alde") eta ehiztari baten silueta, eskopetarekin destatzen, duen ikurrina, kezkagarria gutxienez (iragana gertuegi dago). Egunkariak arakatu ditut xehetasun gehiagoren bila, elkarte bateko presidentearen adiezpenak irakurri ditut: ehizarako begirunea eskatzen du, kirol hau, ehiza algia, ingurunea babesteko lanetan ezinbestekoa baita. Ez dut gehiegi ulertu. Argazkietan gehienak gizonak. Zerbait gehiago ulertu dut. Basurde gehegi dagoela irakurri dut. Hortik ditudan lagun nekazariei galdetu diet, ez dira ehiztariez inoiz fidatu.

Ahazturik edo nuen irudia etorri zait gogora: behin, errepidea oso goiz hartuta, zerbait gosaltzeko gelditu ginen bide ertzeko taberna batean, ehiztariz beteta zegoen; niretzat urrun eta nire ustez desargertzeko bidean zegoen mundu oso bat aurrean nuen gordin-gordin bizi-bizirik, Lur planetatik kanpo etorritako bat ez zen ni baino gehiago harrituko. Baina oker dabilena ni naizela hasi naiz pentsatzen. Esaten da Arzalluzek ez zuela begi onez ikus trantsizioaren hasieran hauteskundeak igandeetan egitea "gureak ehizan daudelako". Ez dakit benetakoa den pasadizoa edo Arzalluz zenari egotzi zaion. Ehizaren gaur egungo soziologia ezagutzea ez legoke gaizki, berez aspaldidanik desagertuta (nire iritzia da, bai) egon beharko litzatekeen ohitura honi nork ematen dion sostengu jakiteko.

Lerrook idatzi bitartean, beste albiste batekin datoz egunkari guztiak: milioi bat espeziek galtzeko arriskua dute. Ehiztariaren presidentearen ustez ultraekologisten (sic) ergelkeriak. Poz-pozik joango gara guztiok apokalipsirantz.

noticias de deia