Z da erreza azaltzeko Sevillako La Cartuja estadioan bizi genduan esperientzia. Baina gauza guztien ganetik zer edo zer nabarmentzekotan geure barruan sentidu genduan harrotasuna azpimarratuko neuke. Asier, Oscar, Iñaki, Iker, Unai, Ander, Iñigo eta enparauek sekulako poza emon euskuen barri on bako sasoi ilun honetan. Athleticek Espainiako Superkopea irabazi eban baina ez edozelan, Leo Messiren Bartzelona ondo menderatuta baino. Ikaragarria eta zirraragarria izan zan esperientzia. Lau taldek jokatu eben txapelketea eta hasi aurretik Athletic beste hiru lehiakideen atzetik egoan apostu guztietan. Marcelinoren taldeak, baina, harrituta itxi gaitu final aurrekoan zein finalean. Zuri-gorriak bikain lehiatu dira Txapeldunen Ligako aurkari biren kontra eta ondo mereziduta irabazi dau titulua. Entrena-tzaile barriari berea emon behar jako. Itzela da talde honek hamar egunetan euki dauen itxuraldaketea. Ez dakit zer egin dauen Marcelinok, zer irakatsi deutsen jokalariei baina azpimarratu beharra dago taldeak izan dauen hazkundea.

Inork ez eban -ez genduan- txakur txikirik emoten Athleticen alde Españako Superkopan. Egia esateko, egueneko kanporaketearen aurretik, ez nekien domekako finala ze ordutan jokatu behar zan be. Izan be, Real Madrid eta Bar-tzelona zituen Athleticek titulua eskuratzeko bidean. Ganera, Marcelino Garcia Toral iritsi barria zan Lezamara. Kontuak kontu, Real Madriden aurkako finalaurrekoa zalantzaz beterik etorren, ez genkialako zer egiteko gauza izango zan Marcelinoren Athletic barria. Zinedine Zidaneren taldearen aurkako partiduan gure hasierako ezkortasuna aldatuz joan zan zuri-gorriek bedartzan erakusten ebilzan maila bikaina ikusita.

Superkopea irabazteko faborito nagusienetakoa kanporatu ostean, Athleticeko jokalariek sasoi betean ekin eutsoen Bar-tzelonaren aurkako finalari. Izan be, Real Madriden aurka lortutako garaipenak sekulako efektua euki eban Marcelinoren gizonetan. Zalantza guztiak bazterrean itxi eta ezelango konplexu barik zelairatu ziran Sevillako La Cartujan Bartzelonaren aurkako finalean. Valen-tzian, Madriden eta Nou Campen jokatutako hiru Kopa finaletan Messi eta enparauak Athleticen ganetik pasau ziran. Beraz, aurretikoak ez ziran bape onak. La Cartujan, baina, zuri-gorriek hasieratik erakutsi eben aurkari gogorra izango zirela Bartzelona faboritoaren-tzat.

Gatxa da ulertzeko zelan aldatu daitekeen horrenbeste talde bat egun gitxiren buruan. Klub baten entrenatzailea aldatzeko erabagia hartzen danean taldearen ibilbidea zuzendu eta suspertzeko izaten da. Ba, ikusitakoaren arabera, Marcelinogaz bete betean asmatu dabe. Ezin jako gehiago eskatu entrenatzaile asturiarrari. Athleticek eta bere zaleek ilusinoa berreskuratu dabe, dogu. Superkopako partidu bietan ikusitakoren ostean, zuri-gorriek beste era batera begiratzen dabe Liga txapelketara eta apirilean Sevillan jokatuko daben Kopako finalera. Muniainek eta enparauek garbi erakutsi dabe edozein aurkari menderatzeko gauza dirala. Marcelinoren eskutik, zuri-gorriek sendotasuna berreskuratu dabe defenditzeko orduan eta gauzak oso argi ditue erasora jokatu behar dabenean. Nabarmentzekoa da Athleticek zazpi gol sartu dituela Marcelinok zuzendu dituen hiru partiduetan eta Real Madrid eta Bartzelonaren aurka ganera. Ezin da gehiago eskatu.